Duela egun gutxi Barack Obamak esan du “Venezuela mehatxu handia dela AEBentzat”. Zaila da ulertzea herrialde txiki baten mehatxua nondik etor daitekeen, errezagoa da, aldiz, mehatxua, eta serioa, inperiotik datorrela. Fakun Aznarezek egoera aztertu eta zenbait puntu sakondu ditu gaurkoan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150312solasfakunaznares.mp3 Deskargatu hemen
Entzungai (podcast)
Atal honetan biltzen ditugu mp3 audio artxibo baterako lotura duten albisteak.
Gaur Hamaika Telebistako Ane Zabala erredaktorearen txanda izan dugu “Ibaizabal” saioaren atal honetan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150312solasasteanelupis.mp3 Deskargatu hemen
Martxoari dagokiona eta azalean Itziar Aizpuru aktorea. Arin-arin atalean Agin Laburu elkarrizketatu dute, eta Erreportajeetan Lehen Mundu Gerra Iparraldean, Piztiak taldea, edo Hizkuntz eskubideak artikuluak ditugu. Bukatzeko, Eñaut Mitxelenak gaur zortzi Korrikaren 19. edizioa Urepelen hasiko dela gogorazi digu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150312solasenautmitxelena.mp3 Deskargatu hemen
Horrela salatu du EH Bilduk: inputatu batek, Josu Montesek bere karguan jarraitzen du, eta berehala kargugabetzea eskatu dute. Horrez gain, Aitziber Ibaibarriagak Auzo Batzarrak, Bilborako Enplegu Plana, eta Pobrezia energetikoa Udal etxebizitzetan jorratu ditu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150312solasaitziberibaibarriaga.mp3 Deskargatu hemen
Bai lagunok, Iosu Zabala mintzatu baita gure programan!!! Tamalez, zendu berri den Pedro Orue otxandiar bertsolari bereziari buruz izan da… Tira! Nafarroako txapelketaren barna Berriozar eta Lesakan jokatu fianalaurreko saioetatik zenbait ale, eta Arabako Langraitzen izan berri den azken fianalerdiko saiotik beste horrenbeste entzungai duzu gaurko Potto emanaldian. Agendari ere […]
Datorren abenduan 20 urte beteko ditu Bilboko Kafe Antzokiak. Hori dela kausa, urtean zehar hainbat ekitaldi eta ospakizun prestatu dituzte, Kamiseta Lehiaketa esaterako (eta sari potoloekin). Apirilaren 12an bukatuko da bidaltzeko epea Beñat Urbeltzek kontatu digunez. Informazio gehiago kafeantzokia.com gunean. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150311solasbenatkamisetak.mp3 Deskargatu hemen
Azken lau urtean. Horietan, esaterako, aurten azaleratutako 414 miloiko iruzurra, edo sozietate zergaren bitartez hainbat. Dena den, Luis Guridik azaldu digunez, dirutza horren %70 berreskuratuko dute. Bukatzeko, Cata-Fagorren egoera Arrasaten eta Basaurin aztertu du Luisek. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150311solasguridi.mp3 Deskargatu hemen
Gasteizko epaile batek 26 lagun inputatu ditu De Miguel kasuan, gehienak EAJko kide ohiak direla. Horrez gain, Asier Garcia BERRIAko kazetariak Arabako egunotako beste zenbait gai nabarmendu dizkigu: SOS Arrazakeriaren salaketa, S. Antonio kaleko bulegoen afera, Pablo Gorostiagaren egoera, eta Agenda jorratu ditu gaurkoan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150311solasasiergarcia.mp3 Deskargatu hemen
Gaurko 11 ispilu bertsio saioan David Bowieren “Starman” kantu ezagunaren bost bertsio entzungo ditugu: Jimena López Chaplin, Culture Club eta Seu Jorgerena besteak beste. Starman kantua 1972an argitaratu zuen Bowiek single moduan, eta ondoren The Rise and Fall of Ziggy Stardust and the Spiders from Mars izeneko bilduman sartu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/11ispilu/150309hamaikaispilustarman.mp3 […]
Asteburuan izandakoari errepaso laburra egin ondoren, Kafe Antzokiko programatzaile Mikel Urbeltz aste honetakoekin hasi da: gaur Kantagunea, bihar Marc Lanegan Band, ostegunean Duke Robillard Band, ostiralean Fink, Steroorocks… Larunbatean Maika Makovski, eta igandean Ray Fernandez. Datorren astean, San Patrizio eguna, Zine Txokoa eta kontzertu batzuk izango dira. Informazio gehiago Kafe […]
