Ekonomiaz hitz egiten du Luis Guridik gurean, eta gaur hiru gai jorratu ditu: hasteko, Greziako egoera, eta gobernuaren eta Eurotaldearen tirabirak. Jarraitzeko, Kutxabanken azken bolada honetan gertatutakoak komentatu ditu. Eta bukatzeko, epaitegian dagoen Hiriko egitasmoa izan du aztergai. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150218solasluisguridi.mp3  Deskargatu hemen

Arrasatearra, Bilbon bizi dana. Euskalgintza, ekintzailetza, gazteak, parte hartzea,… horietan ibili izan da urtetan Amaia. Orain bete-betean Garaion Sorgingunean, Ozaetan (Araba): sorkuntza, natura eta ondarea, hiru hanka dituen errealitate magikoan. Mari, antza, han, Elgeako mendikatearen magalean, hantxe hartu ohi du atseden,… Ozaetan, 250 biztanleko herriskan, ekonomatoa, Plisti-Plasta, Kiribilore, Garaion,… kontu […]

Gurean egon direnen artean, Agus Perezek Zuricheko Balleta, “Gerezien denbora” pastorala, eta “Erdi bana” antzeslana komentatu ditu. Hilaren amaieran, aldiz, Leioako Maratilla Jardunaldiak, eta “Fausto hiritar eredugarri” (Gernikan) ikusgai izango direla esan digu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150217solasagusperez.mp3  Deskargatu hemen