Larunbatean eta birritan: hasteko hitzaldi musikatua emango dute 13:00etan; gero, 14:30ean, kantu-bazkaria eta postreetan kantuan Amaia, Miren eta Paxkalin ahizpak, Sebastien Desgransek soinuaz lagunduta. Bertan, Urepeleko hirukoteak “Bidexka” diskoa aurkeztuko du. Diskoaz hitz egin dugu Paxkalin Airerekin. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150129solaspaxkalinaireaizpak.mp3 Deskargatu hemen

Gaurko ibilbidea 7 Katu Gaztetxean hasi da: gaur hasiko dira 8. urteurrenaren ekitaldiak. Gero, Alvaro Hilario Indautxura joan da, “Larrinagako kartzela. Oroimena preso” erakusketara hain zuzen. Deustu Ibarra ere bisitatu du, Yolanda Gonzalezi egindako dokumentalarekin. Eta San Frantziskon bukatu du, “Mizenasko hilobietako altxorrak” hitzaldiarekin. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150129solasalvarohilario.mp3 Deskargatu hemen

Pasa den asteburuan agertu zen hilda bere etxean batzuen ustez Iran, Cristina Kirchner eta beste batzuk akusatuen aulkietan eseri nahi zituena, 1994ko judutarren aurka Buenos Airesen gertatutako atentatu odoltsua egotzita. Fakun Aznarezek egoera aztertu du eta beste ondorio batzuk atera ditu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150129solasfakun.mp3  Deskargatu hemen

Jolas zerrenda: 1. WELL YOU NEEDN’T    2. MISTERIOSO    3. BEMSHA SWING    4. ‘ROUND MIDNIGHT    5. EPISTROPHY    6. RUBY MY DEAR    7. CREPUSCULE WITH NELLIE    8. BLUE MONK    9. STRAIGHT, NO CHASER     10. BLUE MONK (Art Blakey & The Jazz Messengers-ekin) https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/kingston/kingston150128theloniousmonkpod.mp3 Deskargatu hemen

…urtarrilaren 18an Zeanin egin emanaldiarekin egingo duzu topo, bertsozale; bertako saiorik umoretsuenak ekarri dizkigute gaurkoan Erlantzek, Iosuk eta Apolok. Ez dira falta abian den Arabako Txapelketaren edota hilaren 31an egingo den Bertso Egunaren aipamenak. Bertso munduaren agenda ere bertan aurkituko duzu. Biba gure sortzaileak! https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/potto/150128potto.mp3  Deskargatu hemen  

Gaurko 11 ispilu bertsio saioak The police taldearen “Roxanne”kantuari erreparatuko dio.Bertsiolarien arten George Michael edo Ayanna Witter-Johnson izango ditugubesteak beste. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/11ispilu/150127hamaikaispiluroxane.mp3  Deskargatu hemen  

Asteburuan izandakoari errepasoa egin ondoren, gaurko “Nomadak TX” dokumentalarekin hasi du Mikel Urbeltzek. Bihar Stiil River eta Educados taldeak izango dira; etzi Quaoar alde batetik, eta Stereorocks bestaldetik. Larunbateko protagonistak Aire Ahizpak izango dira, eta gauean Priscilla Band. Igandean ere kontzertua izango da (Hammerfall), eta datorren astean kontzertuak eta Sta. […]