OHARRA: Gaur hizpide izango dugun filma ikustea gomendagarria, saioa entzun aurretik. Azpitituluak.com-en eskuragarri daude euskarazko azpidatziak. Filmazpitek euskaratuta. Ez dira Xabier Aramendik ohi dituenak bezain lisergikoak, ez duzu hitz berri ezinezkorik deskubrituko, ez eta hatxe nonahikoaren balio espresibo berriez ohartuko, baina filma ulertu egingo duzu.OHARRAREN AMAIERA 1973. Eskozia Ipar-Mendebaldeko Hebridak. […]

Lan batzuk izan dira azken egunotan: horien artean, Agus Perez kritikariak “Una casa de muñecas”, “Lluvia constante”, Montrealeko Ballet Jazz konpainia, eta “La zaranda” komentatu ditu. Datozen egunotan, besteak beste, beste bi izango ditugu: asteburutik aurrera hainbat lekutan Deja vu Panpine Laborategiaren “Arrastoak”, eta otsailaren 7an Barakaldon “Gerezien denbora” pastorala. […]

Repsol multinazionalak hanka egin du Kanariar Uharteetatik, zulaketa bakarra egin ondoren: hor ez dago negozio handirik. Petronorrek, aldiz, 45 eguneko geldialdia egingo du otsailaren hasieran hasita. Iñaki Barcenarentzat momentu egokia da oso kutsakorra den fabrika hori beste eremu baterantzko bidea hartzeko. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150126solasinakibarcenas.mp3 Deskargatu hemen

Aukera paregabeak Iosuk, Agurrek, Agusek eta Apok dakarzkigutenak.Ataun aldea bisitatzea eta bertan Jentibaratzarako ibilbide magikoa; sukalderako, negu sasoiko lapikokada merke, eroso eta funtzionala: txitxirioak zankarrarekin! Broken Brothers Iruñerriko taldekideak dira musika protagonistak; eta azkenik, sasoi hasi berrian gaudenez, sagardotegien mundura hurbildu gaituzte. Mieltxoren agenda ere bertan duzu entzungai, lagun! https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/zeringouasteburuan/150123zeingoularunbatigande.mp3 […]