Hezkidetzak (berdintasunean heztea) gure hezkuntza sistemaren oinarria izan beharko luke. Susana Gardeazabalek gidatuta, Bilboko Unamuno institutuko berdintasun arduraduna eta bi ikasle izan dira gurean euren jardunaren berri emateko. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/emakumeaknonahi/150128emakumeaknonahiunamunoinstitutotik.mp3  Deskargatu hemen

Urtarrilari dagokiona eta azalean Otule Garai Etxerat elkarteko kidea. Erreportajean “Euskal Herria” liburua aztertu dute, eta Historia atalean Arturo Peña atleta olinpikoa. Gurera etorria, Inkesta, Barkua bete berba atalak… eta datorren asteburuan Deustuko Inauteriak, Lur Malleak kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150202solaslurprest.mp3 Deskargatu hemen

Gaur hasiko da Barakaldon Gizarte-laguntzak eskatzeko epea. Hainbat gizarte-eragilek eta sindikatuk kanpaina egin dute, populazioak horren berri izan dezan. Gotzon Hermosillak gogoratu duenez, iaz 1216 lagunek eskatu zuten laguntza hori. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150202solasgotzonhermosilla.mp3 Deskargatu hemen

Eskaintza ugari dakarzkigute Iosuk, Apolok, Agurrek eta Agusek. Aiako Harriak parke naturalean murgilduz Arditurriko Bidegorrian barna ibili nahi duzue? San Blas opilak nola egin ikasteko prest zaudete? Xaiko taldekoek Paila diskan kantatzen dituzten abestiekin gozatu guran zabiltzate? Bertso Egunari buruzko informazioa behar duzue? Ala akaso Aire Ahizpakin bazkaltzeko gogoa piztu […]

Gaur bukatuko da Bilbon Kukutza defendatzeagatik 23 lagunen aurkako epaiketa. Hibai Castro 2011ko irailaren 21ean hasi da, epaiketaren lehenengo bi egunen kronikarekin jarraitzeko. Orduan eta orain adierazitako elkartasuna ere oroitarazi du Hibaik, absoluzioa espero dutela gaineratuz. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150130solashibaikastro.mp3  Deskargatu hemen

Aste honi dagokiona eta azalean Cesar Bona irakaslea. Asteko gaia “Coworking” da, eta Erdiko Kaieran Galder Perez dugu. Termometroan Kuba eta blokeoa, eta Euskararen ofizialtasuna Ustaritzen. Bukatzeko, Unai Brea erredaktoreak “Nola ulertu petrolio merkea” artikulua komentatu du. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150130solasunaibrea.mp3 Deskargatu hemen

.. haizeak eta euriak eraman dituzte. UPNko hautagaiak Nafarroa Garaiko Irakaskuntzan lanpostuak sortuko dituela esan berri du: bere alderdiko Iribas kontseilariak ezetz borobila bota ondoren, hor geratu da afera. Horrez gain, Mikel Bujandak Diru publikoaren erabilera, CANen Batzordea, eta Agenda komentatu ditu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150130solasmikelbujanda.mp3  Deskargatu hemen