BEAko partaidea den Ana Perezekin hitz egin dugu abortoaren legearekin gertatu denaz, horren balorazioaz eta aurreikuspena ere eskatu diogu. Bestalde,Azaroaren 25a emakumearen aurkako bortizkeriaren kontrako eguna izanik,aurtengo kanpainari begira Euskal Herriko Mugimendu Feministaren asmoaz ere berba egin digu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/emakumeaknonahi/141107emakumeaknonahiaanaperez.mp3  Deskargatu hemen  

Aste honi dagokiona eta azalean Catalunyako galdeketa. Asteko gaia Behobia-Donostia lasterketa da, eta Pertsonaia Carles Belda musikaria. Termometroan Josu Erkoreka elkarrizketatu dute, eta bukatzeko, Unai Brea erredaktoreak Aitor Montes familia medikuari egindako elkarrizketa komentatu du. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141107solasunaibrea.mp3  Deskargatu hemen

Eta berriro betiko protagonistak (UPN, PSN, CEN enpresaraiak, CCOO eta UGT) eta betiko zalantzak gastatuko duten diruaren inguruan. Horrez gain, Mikl Bujandak CANen dietak, Nafarroako gobernua eta euskara, eta Agenda komentatu ditu. Ahaztu gabe gaur duela 26 urte Euskalerria Irratia hasi zela emititzen (Zorionak !!). https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141107solasmikelbujanda.mp3  Deskargatu hemen

… gaur Aitziber Ibaibarriagak ekarri dizkigunak. Hasteko, Artazaminako birkalifikazioa aztertu du: bere ustez, iruzurra egon da horretan. Gero, Plaza Biribilean egin nahi dituzten lanak, eta 7 Kaleetako Oinezkoentzako Plana komentatu ditu. Errekaldeko udaltegian emandako ikastaro “berezia”-rekin eta “Herri Programa”-rekin bukatu du. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141106solasaitziber.mp3 Deskargatu hemen