Azkenean Urdulizen dagoen pasabidea lurperatuko dute: datorren urtean hasiko dira lanak eta 18-24 hilabetez luzatuko dira. Bien bitartean bidaiariek autobusa hartu beharko dute Sopela-Plentzia bidaia egiteko, eta Plentziako geltokia itxi ondoren, zalantza agertu da geltoki horren lanpostuekin zer gerta daitekeen, Uxune Iriondok azaldu duenez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141111solasuxueiriondo.mp3 Deskargatu hemen
Entzungai (podcast)
Atal honetan biltzen ditugu mp3 audio artxibo baterako lotura duten albisteak.
Euskal Herriko Laborantza Ganbarak antolatuta, ostiraletik igandera arte izango da IX. edizo hau, Miarritzeko Irati gelan. Aurten Familia laborantza izango da gai nagusia, eta herri gonbidatua Saboia, Marise Cachenautek komentatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141111solasmarise.mp3 Deskargatu hemen
Gaur BIGEko Irune Uriaren txanda izan dugu “Ibaizabal” goizeko saioaren atal honetan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141111solasiruneuria.mp3 Deskargatu hemen
Hantxe dago Hibai Castro eta berak eman digu atzo gertatutakoaren kronika: emaitzak, irakurketak, giroa, jendearen jarrera, etorkizuna… https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141110solashibaicastro.mp3 Deskargatu hemen
Birziklagarriak ez diren produktuetarako biltegi bat jarri nahi dute Zestoan. Eta horretarako, datorren urtean herri-galdeketa egingo dute, Udalak antolatuta. Josu Larrinagak aipatutakoak sakondu ditu, baita Bizkaiko egoerarekin konparazio batzuk egin ere. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141110solasjosularrinaga.mp3 Deskargatu hemen
Larunbatean 25. S. Martin azoka ospatu zuten, eta igandean hasi zuten S. Martin kulturala 2014. Udalarekin batera, Euskal Birusak elkarteak hainbat ekitaldi antolatu ditu abenduaren 1a bitartean, Estibalitz Gonzalezek azaldu duenez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141110solasestibalitzgonzalez.mp3 Deskargatu hemen
Bizkaibusek egin nahi zituen aldaketekin, besteak beste, Errekatxo autobusik gabe geratuko zen. Eta hiriko (Barakaldo) linea izanik, Foru Aldundiak Udalari linea bat jartzeko eskatu zion, eta honek ezetz. Azkenean, biek ala biek jarri dituzte autobusak ordutegi berberarekin, Gotzon Hermosillak kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141110solasgotzonhermosilla.mp3 Deskargatu hemen
Gaur Ane Monna, Oskola eta Karramarroi itsaso azpian jolastu dute sirenatxoarekin batera, etorri gurekin abentura ugari bizitzera itsaso azpian! https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/gaurezdagoeskolarik/141108gaurezdagoeskolariksirenatxoa.mp3 Deskargatu hemen
Gaurkoan ere denetarik ekarri digu Pedro Elias Igartuak. Lehen orduan Kupela, Txuma Murugarren, Ana Alcaide, Dr. John, Tom Petty, Louis Armstrong edo Bill Broonzyren kantak entzun ditugu. Bigarrenan, azken biokin batera Alvin Anaiak, Davy Spillane edo Richard Thompson entzuteko parada izan dugu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/soinugela/141106soinugelaamstrong.mp3 Deskargatu hemen
Euskal Herriko ANCeko (Catalunyako Asanblada Nazionala) Robert Garcia elkarrizketatu dugu igandean egingo duten galdeketaz: egoera, giroa, erabakitzeko eskubidea, igandeko plana… Robertek hori eta gehiago kontatu digu (katalanez eginda). https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141107solasrobertgarciacatalunia.mp3 Deskargatu hemen
