Gaur, Ulibarri euskaltegiko Josu Lartategiren txanda izan dugu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141119solaslartategi.mp3 Deskargatu hemen
Entzungai (podcast)
Atal honetan biltzen ditugu mp3 audio artxibo baterako lotura duten albisteak.
Joxe Mari Unzueta, Udako Unibertsitate Bolibartarra: jakintza askatuz herria askatu Karanbola batetik sortu zen duela 4 urte Udako Unibertsitate Bolibartarra. Hitzaldi asko antolatu dituzte ordutik eta orain praktika gosez daude. Erroak eginda herrian, herriak berak horrela eskatuta. Energia berriztagarriak, lurra/permakultura eta ura, Horiek omen dira herri batek aurrera egiteko giltzarri, […]
Ismael Manterola Solokoetxeko La Tallerren hasi da, Genma Intxaustiren erakusketarekin. Gero, Alondegian dagoen “El contrato – Ituna” aztertu du. Bukatzeko Mugica-Carreras galeria berrian zer dagoen kontatu digu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141118solasismael.mp3 Deskargatu hemen
Gaur Gabriel Aresti euskaltegiko Isabel Isazelaiaren txanda izan dugu “Ibaizabal” saioaren atal honetan https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141118astehonetanixabel.mp3 Deskargatu hemen
Pasa den astean Bizkaiko Okela sektoreko agente desberdinak elkartu ziren Durangon, egoera aztertzeko. Arazo nagusia, Alberto Llonak kontatu digunez, Bizkaian hiltegirik ez egotea da. Denen artean, Berrizko egitasmoa berreskuratu eta martxan jarri nahi dute. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141118solasalbertollona.mp3 Deskargatu hemen
kazetari Pantxo Irigarai izan dugu gurekin. Igandean Baionan XiLaBaren harira eta asteburuan zehar Miarritzen Lurramaren kari bizi izandakoetan murgildu gaitu. Halaber, Lapurdiko hiriburuko abokatuek egingo dituzten greba egunen zergatiak ere aipatu dizkigu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141118solaspantzo.mp3 Deskargatu hemen
Gaurkoan Naroa Gaintzaren bisista izan dugu, deustuarrak Hogeita bi metro karratu deituriko proiektua aurkeztu digu. David Naclaresekin 11 kantuz osatutako diskoa egin dute. Gitarrarekin etorri eta zuzenean kantuak aurkeztu dizkigute. Saioaren bukaeran udazkeneko diska berriak entzun ditugu, Ruper Ordorika, Berri txarrak… Saioa entzuteko klikatu Hemen. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/piperpolis/141117piperpolis22m2.mp3 Deskargatu hemen
Gaurkoan, Iñaki Barcenak Aurrekontu horiek aztertu ditu. Foru Aldundian, nahiz eta diru gehiago eduki, ohiko bideari ekingo diote, porlanari. Jaurlaritzan, berriz, 350 miloi euro gastatu nahi dituzte 2015ean AHTren lanetan, jakinda asko falta dela eraikitzeko, eta gero galera handiak izango dituela. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141117solasinaki.mp3 Deskargatu hemen
UEUko unibertsitatea.netek antolatuta, bihar asteartearekin egingo dute twitterren bidez. Helburua, Zuriñe Etxanobek azaldu digunez, Euskal ikerlarien lana gizarteratzea da. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141117solaszurine.mp3 Deskargatu hemen
Duela hilabete, barakaldar batzuk Europara joan ziren Oiola Urtegiaren egoera azaltzera. Denbora pasa da eta euskal erakundeek ez dute erantzunik eman, Gotzon Hermosillak kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141117solasgotzonhermosilla.mp3 Deskargatu hemen
