Aurtengo BAD edo Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdia bihar hilaren 22an hasiko da hiriko hainbat tokitan. Azaroaren 2a bitartean 34 emanaldi izango dira ikusgai, eta horietariko 2 baino ez euskaraz, Alizia Otxandategik kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141021solasaliziabad.mp3 Deskargatu hemen
Entzungai (podcast)
Atal honetan biltzen ditugu mp3 audio artxibo baterako lotura duten albisteak.
Irailaren 1ean hasitako Tosuko kanpaldiak tinko jarraitzen du. Gogoratu, inauguratu gabeko Metroaren geltoki baten ondoan Aparkaleku handi bat eraiki nahi dutela Getxoko Andra Marin, eta gero, hainbat etxebizitza. Kanpaldian dabilenak prest daude neguari aurre egiteko, Xabik azaldu duenez https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141021solasxabitoxu.mp3 Deskargatu hemen
Langileek eta sindikatuek prentsaren bitartez enteratu dira: Jaurlaritzak Enplegu Eskaintza egingo duela Hezkuntzan, inolako datu gehiagorik eman gabe. EILAS sindikatuko Ana Perezen ustez, Cristina Uriarteren iragarkia hauteskunde-propaganda izan daiteke, sindikatuak egoerarekin oso kezkatuta daudela gaineratuz. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141021anaperez.mp3 Deskargatu hemen
… fresko-freskoak. Hasteko, Pantzo Irigaraik Ziburuko Ikastolaren afera azaldu du. Gero, Iparraldeak zer instituzio behar duen komentatu du, eta bukatzeko, pasa den asteburuko Xilaba Bertsulari Txapelketa. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141021solaspantzo.mp3 Deskargatu hemen
Imanol Epelderekin ‘Etxepare rap’ ikuskizunaz aritu gara. Euskal literaturako hainbat klasiko zahar eta moderno rap abesti bihurtu ditu eta antzerkiaz eta ikusentzunezkoaz baliatuz iksukizuna osatu du. Euskal literatura jendeari ezagutarazi nahi du modu ezberdin batean. Ostegunean urriak 23an Okela sormen lantegian izango da eta aitzakia baliatuata Okela sormen lantegiara bisita […]
Mikel Azanza, hezitzaile bokazioz, coach senez, beti ikasten Iruñea eta Urdazubi artean haurtzaroa, fraile hasi La Salleko irakasleen eraginez,… eta puntu baten sentitu inguru hartan gizarte eskaerei eta euskerari entzungor egiten zitzaiela. Urteak eman ditu irakasle eta zuzendari Artxandape Ikastolan eta kudeatzaile Ikastolen Elkartean. Hezkuntzaz aritu gara, beraz, Mikelen pasio […]
Urteak daramatzate egun Galdakaoko auzoa den horretan herri-galdeketa egiteko asmoarekin. Hainbat oztopo gainditu ondoren, azaroaren 23an herri-galdeketa egingo dute Usansolon, Galdakaotik aldentzen den edo ez jakiteko, Monika Menak azaldu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141020solasmonikamena.mp3 Deskargatu hemen
Hala dio Iñaki Barcena ekologistak eta arrazoia eredu energetikoan datza: gaurko fosilak agortzear daude, eta, bai ala bai, Petronor-ek ere eredu hori aldatu beharko du edo, iaz bezala, galerak izango ditu, eta gero…. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141020solasinakibarcenas.mp3 Deskargatu hemen
Urteurrena azaroaren 25ean izango da, baina bien bitartean motoreak berotzen hasi dira bergararrak. Pasa den asteburuan, esaterako, 30 orduko emisioa egin zuten, eta Iñigo Herrerosek esan duenez, beste 30 urte emateko prest daude. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141020solasinigoherreros.mp3 Deskargatu hemen
Oiolako urtegiak zer esana ematen jarraitzen du: pasa den astean, Gotzon Hermosillak kontatu digunez, Barakaldon afera horrekin sortutako Plataformako kide batzuk Europako Legebiltzarrean izan dira, lindanoaz ere hitz egiten. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141020solasinigoherreros.mp3 Deskargatu hemen
