Gaur berri horrekin hasi da Aitziber Ibaibarriaga. Gero, Zorrotzako Jardin (Lorategia) auzoaren egoera komentatu du, eta Udal etxebizitzen arazoak. Bukatzeko, bai Txotxongilo Jaialdian baita Bilbao Zirkuiton ere, euskararen presentzia urria salatu du Aitziberrek. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141016solasaitziber.mp3 Deskargatu hemen
Entzungai (podcast)
Atal honetan biltzen ditugu mp3 audio artxibo baterako lotura duten albisteak.
Irailari dagokiona eta azalean Lorea Argarate eta Eva Gutierrez, Las Tea Partys DJk. Erreportajean Larrinagako kartzela eta erakusketa dugu, eta Literatura atalean Josu Martinezen “Tunelak,. izarak, mozorroak eta bafleak” liburua. Horiez gain, Lur Malleak beste artikulu batzuk komentatu ditu, Begoña 1896. urtean, Inkesta, Irudi Albuma… https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141015lurberton.mp3 Deskargatu hemen
Boliviako presidentetzarako hauteskundeak, eta nola gainera, botoen %60 baino gehiago ateraz. Gero, Fakun Aznarezek Txilen pasa den igandean manifestazio baten aurka izandako errepresioa komentatu du. Bukatzeko, hilaren amaieran Roussef eta Neves izango dira aurrez-aurre Brasilgo presidente berria izateko. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141015fakun.mp3 Deskargatu hemen
Ostiraletik igandera bitartean egingo dituzte Gernikako leku horretan. Egun, baserritar gazteen arazo nagusia lur falta da, oso garestia delako: horretaz ere hitz egingo dute, Unai Arangurenek kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141015unaiaranguren.mp3 Deskargatu hemen
Hainbat baldintzarekin, etorkinek jaso ditzaketen Oinarrizko Errenta zailago jartzeko: horra hor Gasteizko alkatearen kanpaina, hainbat gizarte-eragilek salatuta. Bestalde, Jon Sanchezek Lizarraga euskararen etxearen inaugurazioa aipatu du. Eta bukatzeko, Agenda. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141015jonsanchez.mp3 Deskargatu hemen
Udazkeneko lan berriak: Berri Txarrak, On, Tania de Sousa, Hesian, Lurra, Morau, Oneka kanta bilduma, Altxatu… Udazkenean, onddoak legez, agertzen dira lan berriak gure panoraman… on egin! Josu Zabala & Isidro Elgezabal https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/artoyorran/141014artayorraneskizabel.mp3 Deskargatu hemen
1933ko urriaren 14an hain zuzen. Gabriel Aresti Segurola idazlea, poeta, euskara batuaren bultzatzailea, justizia soziala aldarrikatzen zuena… Hori eta gehiago kontatu digu Xabier Monasteriok, baita Gabriel Aresti Kultura Elkarteak azken urtean egindakoak ere. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141014monasterioaresti.mp3 Deskargatu hemen
Bizkaibuseko langileek egun batzuk daramatzate lanuzteak egiten, iaz Bizkaiko Foru Aldundiarekin sinatutako Ituna aplikatzeko asmoarekin: ez dute besterik eskatzen, baina egoera ikusita, lanuzteak eta grebak izango dira datozen egun eta asteotan, ELAko Iñaki San Andresek kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141014inakisanandres.mp3 Deskargatu hemen
Gaur, BIGEko Irune Uriaren txanda izan dugu atal honetan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141014iruneueia.mp3 Deskargatu hemen
San Frantzisko kalea, 8 (Bilbo). SF8 espazioa. Iragana eta etorkizuna bertan. Atzo (2014-10-6, astelehena, SanFrango jaien luzagarri 🙂 inaugurazioa eta azaroan hasita egunero zabalik. Bilbotar agerikoa. Goi sukaldaritzako eskaratzeetatik ihesi (rock star-en pare ibili izan ei dira asko, sukaldetik eta lan-taldearengandik urrunegi, sarriegi) bere bideari gogotsu ekin berri dio. Konpartitzea […]
