Itziar Laka hizkuntzalariak emango du hitzaldia, eta gaurko elkarrizketan aurreratu digu horren edukia. Aresti euskaldun berria zela jakina da. Horregatik, bigarren hizkuntza ikastean burmuinean gertatzen diren aldaketak azalduko ditu Lakak hitzaldi honetan. Norberaren ama-hizkuntza ez den bigarren hizkuntza bat ikastean bien arteko lehia modukoa gertatzen da gure garunetan, eta Lakak […]

Gogoratu lagunak, Barakaldo hornitzen duen urtegi horretan hainbatetan lindanoa aurkitu dutela, eta azkenean, arrazoi teknikoak tarteko, Barakaldoko udalak konexioa moztea erabaki berri du. Bien bitartean, Barakaldon ur garbia edatearen aldeko Plataforma aste honetan Bruselara joango da, Gotzon Hermosillak kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141013gotzonhermosilla.mp3  Deskargatu hemen

Gaur, Gabriel Aresti euskaltegiko Isabel Isazelaiaren txanda izan dugu. Berak kontatu digunez, euskara ikastaro guztiak hasi dira asteon Gabriel Aresti euskaltegian. Eskolez gain, eta haien osagarri, urte osoan kultura programazioa prestatuko du euskaltegiak, dudarik gabe ikasketa prozesua azkartzen eta arintzen duten hainbat jarduera euskaraz mintzatzeko, entzuteko, benetako komunikazio egoerak sortzeko. […]