BERBAZ: Saioa Hernández, sexualitatea aske biziko duen gizartearen ilusioz

Ekainaren 26an (19:00-22:00) jai polita Basauriko Mariaenean, joan nahi duten neska-mutil, andra-gizonentzat zabalik. Desioak aztertzeko, gutako bakoitzarengan dagoen aniztasuna esploratzeko eta guztien artean kontu erotikoen bilduma egiteko izandako tailerraren itxiera ospatzeko jaia.Saioak urteak daramatze sexologia lanbide duela. Eta badaki horretaz zeozer.

Plazerra izan da solasaldia gaur ere, eta horra agertu zaizkugu sexu-bulegora agertzen diren gai nagusiak; gizarte erotofobikoa, sarketari ematen diogun pisu handiegia eta horri lotutako arazotxoak, gizartearen eragina, umeen hezkuntzari buruzkoak, nesken eta mutilen arteko aldeak, ta ze ondo egingo ligukeen inguruotan gehiago dantzatzeak! 🙂 Libro-libro, norbere gorputzaz gozatuz,…

Gai garrantzitsua iruditzen zaigu, gutxitan berbagai izanagatik. Eta gehiagotan ere helduko diogu, eremu mugagabea baita.
Azken unean eskatu diogu Saioari, 10-20 urte barrura begira jarrita, ze ilusio? Erantzun fin-fina: sexualitatea aske biziko duen gizartea, ausar gaitezen lotsak eta beldurrak gainditzen! Uretara botatzea bezala, hasieran zaila, behin barruan, gozamena!
Erreferentziak:
Kantak:
   Arrasto umela (Mikel Urdangarin)
   Txiki-txikia (Split 77+Aiora Renteria)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: CANen (Nafarroako Kutxa) auzia

ol. Eka 13 , 2014
Iruñeatik Madrilera eraman zuen kasua, eta orain, Iruñeara bueltatu dute, ikertzen jarraitzeko. Horrez gain, Mikel Bujandak Parlamentuko eztabaidak, 40 gazte libre geratu direla, eta Agenda komentatu ditu.  DESKARGATU HEMEN  

Honekin lotuak