Jabi Asurmendik garaikoa.net, Google Driven eta WWWren 25. urteurrena eta horren harira egindako adierazpenak izan ditu gaur hizpide. DESKARGATU HEMEN
Entzungai (podcast)
Atal honetan biltzen ditugu mp3 audio artxibo baterako lotura duten albisteak.
Azkenean, udal gobernuak auzokide askori kasu egin eta Atxurin kantxak eraikiko dituzte. Horrez gain, Aitziber Ibaibarriagak Asier Gonzalezen atxiloketa, Auzo Bira, eta Iñigo Cabacas auzia komentatu ditu. DESKARGATU HEMEN
Urtero bezala, Gabriel Aresti euskaltegiak zenbait Barnetegi antolatu ditu data horietan gauzatzeko. Isabel Isazelaiak azaldu duenez, apirilaren 14an hasi eta hil horren 26an bukatuko dira. Barnetegiak 5, 10 eta 12 egunetakoak dira, Bakaikun eta Bilbon egiteko. DESKARGATU HEMEN
Gaur, asteazken honetan, goizeko 11etan eta iluntzeko 20etan Arriaga Antzokian. Bertan Patxo Telleria, Mikel Martinez eta Joseba Apaolaza pankreas trasplante batetik abiatutako drama-komedian, euskaraz eta bertsotan, Jokin Oregi zuzendariak kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Gaur, Bilbo Zaharra euskaltegiko Josu Muniozguren zuzendariaren txanda izan dugu DESKARGATU HEMEN
Asteburuan izandakoari errepasoa egin ondoren, Mikel Urbeltz aste honetako kontuekin hasi da: Poesia (Hondakindegia), Ipuin-kontaketa, kontzertuak (Neil Halstead, Burning, Xoel Lopez, Robin Beck…). Eta datorren astean, zinea, Lagun Artean Kantari, kontzertu gehiago… DESKARGATU HEMEN
Otsailari dagokiona eta azalean Xabier Landabidea. Erreportajeetan Gaztedi dantza taldea zaharberritua, eta Esperantza kaleko frontoia. Horiekin batera, Lur Malleak “Begoña eta euskerea”, “Literatura Kritika”, “Irudi albuma” edo “Inkesta” ohiko atalak komentatu ditu. DESKARGATU HEMEN
Hori aipatu digu Pantxo Irigaraik, Irulegiko Irratiko kazetariak; eta horrekin batera, sute baten ondorioz andrazko baten heriotza atzo D. Lohitzunen; Heletan jokatu E. Herriko Mus Txapelketan barakaldoarrak nagusi, eta azkenik “Luno” zamaontziaren berri ere badago gaurko kronikan. DESKARGATU HEMEN
Duela gutxi Gaindegiak euskalgeo.net atari berria aurkeztu zuen. Bertan, Euskal Herriko datu espazialak batu dituzte: gaurko katalogoa oinarrizkoa da, baina hedatzen joango dira, Imanol Esnaolak azaldu digunez. DESKARGATU HEMEN
Pasa den astean izan zen, eta kalean izandako istiluez gain, “aholkuak” utzi zizkiguten munduko mandatari horiek. Josu Larrinagak bi alde horiek aztertu ditu gaurkoan. DESKARGATU HEMEN
