Izenburu horrekin, gaur eta bihar Jardunaldiak egingo dituzte Bilbon, Ekologistak Martxanek antolatuta. Juan Pallaresek helburuak, egitaraua, parte hartzeko eta gehiago azaldu du gaurkoan. DESKARGATU HEMEN
Entzungai (podcast)
Atal honetan biltzen ditugu mp3 audio artxibo baterako lotura duten albisteak.
Denboralaren kalteak, Seaska eta Hendaiako Ikastola, Euskoa, eta Udal Hauteskundeak izan dira Pantzo Irigaraik komentatu dituen gaiak. DESKARGATU HEMEN
Asteburuan, itsasoak sortutako denboraleak txikizioa eragin du Euskal Kostaldean. Iñaki Barcenak horretan gure bizimoduak eta aldaketa klimatikoak izan ditzaketeen eraginak aztertu ditu. DESKARGATU HEMEN
Santurtziko Udalak, egoera ikusita, Aterpetxea jarri nahi du martxan, etxerik gabekoentzat; Barakaldoko alkateak, aldiz, azken herri honek holakorik behar ez duela pentsatzen du, Gotzon Hermosillak kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Otsailean ere, agenda potoloa prestatu du Ibeni Kaian dagoen elkarteak: kontzertuak, antzerkia, hitzaldiak, Kafe Zientifikoa, erakusketa… Jabi Blazquezek komentatu duenez. DESKARGATU HEMEN
Otsailari dagokiona, eta azalean Alex Sardui. Horrez gain, Eñaut Mitxelenak Gasteizko Baratza Arte eszenikoen gunea, Ipar Euskal Herriko CIMADE elkartea, Aiako Erromeriak, edo Liburudenda bereziak ere komentatu ditu. DESKARGATU HEMEN
Gaurko Udalbatza, Aldaketa Abian ekimena, eta Martxoko PPko Goi Bilera izan dira Aitziber Ibaibarriagak komentatu dituen gaiak. DESKARGATU HEMEN
Gaur, urtarrilaren 31a, txinatarrek urte berria ospatzen dute: egutegi horretan, 4.712. urtea hasi da. Egun handia da Txinan, eta Bilbon ere, igandean, hainbat ekitaldi prestatu dituzte Arriaga Plazan egiteko, Patxi Suarezek komentatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Aste honi dagokiona eta azalean Julen Mendoza Errenteriako alkatea. Asteko gaia Auto elektrikoa da, eta Pertsonaia Juan Carlos Mujika Opus Deikoa. Erdiko Kaieran Berbardo Atxaga elkarrizketatu dute, eta Termometroan Lourdes de Leon hizkuntzalari mexikarra, Unai Brea erredaktoreak azaldu duenez. DESKARGATU HEMEN
Anatxo Riescok lege berria egun espainiar estatuan indarrean dagoenarekin alderatu du, ikusteko zer nolako atzerakada suposatzen duen PPren lege berriak. Gaur elkarretaratzea egingo dute Barakaldon, abortu libre eta doan aldarrikatzeko. DESKARGATU HEMEN
