“Elitentzat gobernatzea. Bahiketa demokratikoa eta Desoreka ekonomikoa” lelopean, txostena egin du Intermon-Oxfamek. Besteak beste, espainiar estatuko 20 lagunek pobreenen %20k (ia 10 miloi lagun) adina diru dute. Gotzone Olarrak txostena, eskariak eta gehiago kontatu dizkigu. DESKARGATU HEMEN
Entzungai (podcast)
Atal honetan biltzen ditugu mp3 audio artxibo baterako lotura duten albisteak.
Gure Esku Dago herri ekimenak, erabakitzeko eskubidea gauzatu nahi duenak, aurkezpena egingo du gaur Bilboko 7 Kaleetako Burtsa Auzoetxean. Ekainaren 8an giza-kate erraldoia egin nahi dute Durango eta Iruñea batzeko, Txomin Olaetxeak azaldu digunez. Bien bitartean, hilaren 28an Gure Esku Dago World Cafe egingo dute Bilboko kafe Antzokian. DESKARGATU HEMEN
Zabala auzoa, KEMeko kide epaitua, Eurokopa Bilbon, Aire-kalitatea Elorrietan eta Zorrotzan, eta Zabalgarbiren azken egitasmoa izan dira Aitziber Ibaibarriagak komentatu dituen gaiak. DESKARGATU HEMEN
Asteburuko kontzertuak pasa ondoren, atzo Juan Jose Ibarretxeren hitzaldia izan zen; gaur Red Fang, bihar Xabi Aburruzaga, etzi (ostirala) The Fleshtones, eta larunbatean Pontxo K. Igandean mendira (Anbotora) joango dira, eta datorren astean antzerkia, Gure Esku Dago ekimena, kontzertuak eta gehiago, Mikel Urbeltzek azaldu duenez. DESKARGATU HEMEN
Goizane Pinedoren eta Unai Pouren atxiloketak, Garoña zentral nuklearra, Gasteiz antzokia eta Lazarraga euskararen etxea, eta Agenda izan dira Jon Sanchezek komentatu dituen gaiak DESKARGATU HEMEN
Aste honetan hasiko dira prestatzeko bilerak eta CELACen (Latinoamerikako eta Karibeko Estatu Komunitatea) goi bilera hilaren 28 eta 29an egingo dute Habanan. Bertan 33 herrialdeek hartuko dute parte, pobrezia, gosea eta desorekak gaiak jorratzeko asmoarekin, Oihana Pascualek kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Gaur, Ulibarri euskaltegiko Josu Lartategiren txanda izan dugu. DESKARGATU HEMEN
Gaur, Gabriel Aresti euskaltegiko Isabel Isazelaiaren txanda izan dugu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/solas140121isabel.mp3 DESKARGATU HEMEN
Lokarrik antolatuta “Hitzorduak” ekimenak herritar guztientzako gune bat eskaini nahi du, konfiantzarekin hitz egin ahal izateko eta iritzi ezberdinak entzun ahal izateko gune seguru bat. Maialen Lizarraldek hori eta gehiago kontatu digu gaurkoan. DESKARGATU HEMEN
Euskal Herriko Laborantxa Ganbararen 9. urteurrena, FIPA zinemaldia Miarritzen, Denboralaren kalteak Lapurdiko kostaldean, eta Zuberoako biztanleriaren emendatzea izan dira Pantzo Irigaraik komentatu dituen gaiak. DESKARGATU HEMEN
