Triple, biko eta falta pertsonala artean ibili gara baloi potoloa noiz saskian sartu! Saskibaloia izan dugu hizpide, eta ekipo handia lagun, kontakizun bizian izan dira Jone Fernandez, Jon Joseba Renteria eta Erlantz Ibargurengoitia; soinu-teknikari lanetan, Ibon Burgoa. Tertuliara gonbidatu dugu Mikel Retolaza entrenatzailea eta Gracia Alonsori eta Asier Garciari elkarrizketa […]
Entzungai (podcast)
Atal honetan biltzen ditugu mp3 audio artxibo baterako lotura duten albisteak.
Aste honetan, Apple-en ordenagailu berriak aurkeztu ditu, Facebook bere izena aldatzea pentsatzen ari da, Europar Batasunak roaming-aren ezabapena luzatuko du eta Senatuan, sare sozialen erabiltzaileak identifikatzeko lege proposamen bat aurkeztu da. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin tratazen dituena. https://sareanzehar.euskadigital.eus/media/sarean322.mp3 Deskargatu hemen.
Kherau talde bizkaitarrak hirugarren lana argitaratu berri du “phrolck” deiturikoa, Ibon kantaria batu zaigu estudioetara. Azken disko honetan blues, gospel edo country ukituak topatu ditugu baina beti ere tradizioa galdu gabe. 15 kantu bildu dituzte, kolaboratzaile zerrenda luzeak parte hartu du diskoan. https://bilbohiria.com/docs2/2021/piperpolis/210928_piper_kherau.mp3 Deskargatu hemen.
Glasgowrako martxa Bilboko Arriaga Plazatik abiatuko da gaur goizean, eta Santurtziko portuan ontziratuko dira ibiltariak, arratsaldeko 20:30ean. Ibilbidea gogorra izango da alderdi fisikotik: 29 etapa izango ditu, eta ibiltariek egunean 30 kilometro egin beharko dituzte, batez beste. Ecologistas en Accióneko eta Extinction Rebellioneko ekintzaileak 8 hilabetez aritu dira lanean, ekintza […]
Frontoia dugu hizpide gaurko saioan. Pilota txikia, harmaila, frontisa, txapa… Horretarako, saio potolo-betea osatu dugu: Ibai Zabala pilotari berriztarra izan dugu estudioan eta, monografiko guztiek lez, Frontoiaren saioak ere izan ditu ekarpenak. ADOS pilota elkartea ezagutu dugu Yera Agirre pilotari leitzarrraren ahotan; erraminta ezin da falta frontoian, eta Palaren Unibertsitatean […]
Akordiorik ez badago, uztailaren 12tik aurrera zortzi abokatu epaituko dituzte Espainiako Auzitegi Nazionalean: Arantza Zulueta, Iker Sarriegi, Jon Enparantza, Julen Zelarain, Naia Zuriarrain, Saioa Agirre Arauko, Nerea Redondo Otamendi eta Juan Maria Jauregi. Orotara 77 urteko espetxe zigorrak eskatu dituzte haien aurka, ETAko kide izatea leporatuta. Aiert Larrate eta Jone […]
Euskal Herri osoan, COVID-19 izurrite larrialdiaren aurrean, behetik-gorako zaintza mugimendu autogestionatuak sortu dira. Bilbon ere ala izan da, 1300 boluntario auzogile izan dira Bilboko auzoetan elkartasun sareetan. Auzo-talde horiek Bilboko 16 auzotan antolatu dira “elkartasuna, zaintza eta elkarrekiko laguntza zabaltzeko helburuarekin”, eta, horrela, farmazietara joateko, erosketak egiteko, haurrak zaintzeko eta […]
Isaac Bashevic Singer idazle juduak yiddishez idazten zuen, hau da, Europa erdialdeko juduek hitz egiten zuen hizkuntzan, eta hartan idatziz lortu zuen Nobel saria 1978an. Judu herriaren etsipenak eta itxaropenak ziren haren liburuetako gai nagusiak, eta bai agintariei eginiko kritika dotoreak ere, itxura batean zeharo inozoa ematen duen ipuin honetan […]
Korrikak hogeigarren edizioa izango du datorren urtean: Otxandion abiatuko da martxoaren 30ean, eta Iruñean amaituko apirilaren 9an. Lelo gisara ‘Batzuk’ hautatu du AEK-k, ‘bat’ eta ‘zuk’ hitzak elkarturik. Asier Amondo korrikako arduradunak eman dizkigu edizio honen xehetasunak. Euskara ezagutzera eta erabiltzera gonbidatzea du helburu 20. Korrikak, bat eta zuk hitzak […]
Ekintza hitzarekin nahaste zaleak gara, edo zale izan gabe ere, hala egiten dugu behin eta berriz. Berriro hasteari buruz aritu ginen aurreko astean, eta hala hasi ginen 501 atalarekin: Urtero hasten delako deitu genion esperimentuan. Hastea erabaki dugu, eta hasteak gurean idaztea, edo idazten hastea, edo idastea eskatzen du. Baina […]
