Glasgowko Klimaren Goi Bilerara (COP26) joateko martxa abiatu da Bilbotik

Glasgowrako martxa Bilboko Arriaga Plazatik abiatuko da gaur goizean, eta Santurtziko portuan ontziratuko dira ibiltariak, arratsaldeko 20:30ean. Ibilbidea gogorra izango da alderdi fisikotik: 29 etapa izango ditu, eta ibiltariek egunean 30 kilometro egin beharko dituzte, batez beste. Ecologistas en Accióneko eta Extinction Rebellioneko ekintzaileak 8 hilabetez aritu dira lanean, ekintza hau antolatzeko. Ibiltariak askotarikoak dira: enplegatuak eta erretiratuak; espainiarrak, italiarrak eta britainiarrak. Ibilbidean, hainbat harrera-ekitalditan parte hartuko dute, tokian tokiko alkateekin, bai eta hainbat hiritan -Oxford, Coventry, Sheffield, Leeds edo Edinburgo, besteak beste- klima defendatzen duten tokiko taldeekin ere. Edinburgotik abiatu eta ondorengo bi etapetan, azkenekoetan, jende ugari elkartuko da urriaren 30ean (larunbata) Glasgowra iristeko, azaroaren 1etik 12ra egingo den COP26 goi-bilera hasi baino lehen.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

PIPERPOLIS: Kherau taldearen berria “phrolck”

az. Ira 29 , 2021
Kherau talde bizkaitarrak hirugarren lana argitaratu berri du “phrolck” deiturikoa, Ibon kantaria batu zaigu estudioetara. Azken disko honetan blues, gospel edo country ukituak topatu ditugu baina beti ere tradizioa galdu gabe. 15 kantu bildu dituzte, kolaboratzaile zerrenda luzeak parte hartu du diskoan. https://bilbohiria.com/docs2/2021/piperpolis/210928_piper_kherau.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak