Pasa den urtean joan zitzaigun Aitzol Aramaio zinegile ondarrutarra: gaur hasi eta igandera bitartean, bere lagunek aipatu festibala antolatu dute Aitzolen omenez, musika, artea, literatura eta zinema uztartuz, Txomin Aramaiok kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Entzungai (podcast)
Atal honetan biltzen ditugu mp3 audio artxibo baterako lotura duten albisteak.
Lau urte bete berri ditu eta lanik ez zaie falta, egoera sozio-ekonomikoa kontuan hartuta. Hori dela kausa, Igorrek kontatu digunez, datorren larunbatean eztabaida egingo dute Bilboko 7 Katu Gaztetxean, eta gero kontzertua. DESKARGATU HEMEN
Aitziber Ibaibarriagak (Bilduko Bilboko zinegotzia) hainbat gai ekarri dizkigu gaurkoan: besteak beste, Iñigo Cabacas, Falangistak Bilbon, Fleming Plazako arazoak edo larunbatean BECen izango den mitina. DESKARGATU HEMEN
Gaurkoan BIGE, Bizkaiko Ikastoeen Gurasoen Elkarteko Lurdes Imazen txanda izan dugu. DESKARGATU HEMEN.
Euskal sortzaile berrien plataforma eratu berri dute, eta azken bi hileetan hainbat elkarrizketa, erreportaje, kontzertu…egin arren, pasa den asteburuan aurkezpen zuzena egin zuten Bilboko 7 Katu Gaztetxean, Patxi Gaztelumendik kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Ikasturte honetan ere Gasteizko Hala Bedi Irratiko Jon Sanchez izango dugu astero, Arabako berriak jakiteko. Gaur ere, batzuk ekarri dizkigu Jonek. DESKARGATU HEMEN
Gaurkoan, gai hau jorratu du Igor Erauzkin sexologoak. Zer den prozesu hori, nola garatzen dugun, hormonen eta hezkuntzaren garrantzia eta gehiago kontatu digu Igorrek. DESKARGATU HEMEN
…datorren larunbatean izango direla azaldu digu “Lurreko” kide den Ainhoa Iturbek. Bertan, besteak beste, bertako nekazaritza ekologikoaren eredua definitzen saiatuko dira. DESKARGATU HEMEN
Ikasturte honetan ere Irulegiko Irratiko Pantxo Irigarai kazetaria izango dugu gurean. Gaur ere, Iparraldeko berri sorta kontatu digu. DESKARGATU HEMEN
Udagoienarekin batera bueltan da Piperpolis. Galukoma taldeko Juantxo Arakama izan da gurean. Tolosaldeko taldea udaberrian plazaratu zuen zazpi kantuz osatutako biniloa, udan oholtza aurkeztu dituzte kantuak. Rapp-regge doinuak ekarri ditzutete gurera eta dantzan jarri gara. Saioaz gozatzeko klikatu HEMEN.
