Xabier Monasterio lankidea izan zen atzo Donostian Enpresarean topaketan eta bertan bizi izandakoaren lekukotasun zuzena ekarri digu: ehun bat enpresa, ehunka langile, denak euskaraz lan egiten dutenak… DESKARGATU HEMEN
Entzungai (podcast)
Atal honetan biltzen ditugu mp3 audio artxibo baterako lotura duten albisteak.
EGKk (Euskadiko Gazteriaren Kontseilua) abian jarritako ekimen honen helburua gazteen parte-hartzea sustatzea da. Bilbon, Donostian eta Gasteizen 11 Topaketa egingo dituzte, Gernikako Astra Gaztetxean bukatzeko, Itsaso Anduezak kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN!!!
Gaurkoan Bilbo Zaharra euskaltegiko Josu Muniozgurenen txanda izan dugu. DESKARGATU HEMEN
Jolas-Zerrenda: 1. CYMANDE The Message 2. DAVID BATISTE & THE GLADIATORS Funky Soul 3. BETTY HARRIS There’s A Break In The Road 4. LEE DORSEY Gator Tail 5. THE METERS Cissy Strut 6. ALLEN TOUSSAINT Louie 7. AARON NEVILLE Hercules 8. THE METERS 9 Till 5 9. LEE DORSEY Sneakin’ […]
Irail-urriari dagokiona eta azalean Larraitz Lucas futbolari-ohia. Horretaz gain, besteak beste, Esperientzia gelak, Gernikako “Kafea, galletak eta musika”, Txirrindularien masa kritikoa edo Jose Antonio Zamalloari egindako elkarrizketa jorratu dituzte, Eñaut Mitxelena koordinatzaileak azaldu digunez. DESKARGATU HEMEN
EHUko irakasle eta Ekologistak Martxan-eko kide Iñaki Barcena-rekin egon gara; joan den asteko ostegun eta ostiralean aipatu izenburupeko jardunaldiak burutu dituzte, zenbait aditurekin batera eta bertan joratu gaiak eta izan eztabaida eta ondorioak ekarri dizkigu Iñaki lagunak. DESKARGATU HEMEN
Nurenbergeko epaia ezagutu zenetik 66 pasa direla, Euskal Herriko hainbat lagun Alemaniara joan ziren pasa den hilean, Xabik kontatu digunez. Alemanian, nola edo hala, faxismoa (nazionalsozialismo hura) epaitu egin dute. DESKARGATU HEMEN
Pasa den asteazkenean izan zen Greba Orokorra Hego Euskal Herrian, eta orain zer? Hori da galdera eta erantzunak Patxi Gaztelumendik ekarri dizkigu. DESKARGATU HEMEN
Aste honi dagokiona eta azalean Laura Mintegi: Mikel Asurmendik berak egin dio elkarrizketa. Gainera, Emauseko Trapuketariak, Kilometroak 2012, Bertsozale Elkartea… eta Larrun gehigarrian “Klima aldaketa”. DESKARGATU HEMEN
.. eta gaur ere disko sorta on bat ekarri digu Pedro Elias Igartuak. Bob Dylanen “Tempest”, Jimmy Cliffen “Rebirth” edo Ray Cooderren “Election Special” diskoen hainbat kanta entzuteko parada izan dugu. Horietaz gain, The Jayhawks eta Little Richardenenak . DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN
