Aste honetan hasi da Bilbon 4. Nazioarteko Zinema Ikusezinaren jaialdia, KCD gobernuz kanpoko erakundeak antolatuta. Helburuak, filmak, inaugurazioa eta gehiago kontatu digu Nerea Uriartek. DESKARGATU HEMEN
Entzungai (podcast)
Atal honetan biltzen ditugu mp3 audio artxibo baterako lotura duten albisteak.
Oroimen historikoa berreskuratzeko asmoarekin dabil Ahaztuak 1936-1977 elkartea: gaur, duela 37 urte frankismoak besteak beste Txiki eta Otaegi fusilatu zituztela oroituko dute Bilbon. Larunbatean aldiz, bi ekitaldi izango dira Nafarroako Milafrankan eta Asturieseko Colombresen, 1936ko hainbat istorio gogorarazteko. DESKARGATU HEMEN
Hasierako ordu erditxoa Jackson 5 taldearekin eman dugu, bide batez Michael Jackson-en “Bad” diskoaren 25garren urteurrena “ospatuz”. Gure iritzia: “Bad” diskoaren izenak oso ondo definitzen du diskoaren edukin musikala… Eta azkenean ordu bat egon gara Curtis Mayfield-ekin. Soul, Funk, Disco, Soinu Bandak, the Wailers… DESKARGATU! (nahi badozu…)
Gaurkoan EILAS sindikatuko Emakume Idazkaritzako Ana Perezek hitz egin du gai honetaz. Greba egiteko hamaika arrazoi direla kontatu ondoren, Hezkuntzan pairatzen ari diren egoera azaldu digu Anak. DESKARGATU HEMEN
Azken bolada honetan zenbait euskal preso politiko atera dira kalera; are gehiago, datozen hileetan dozenaka atera daitezke, baina nola egongo dira horiek behin ateraz gero? Harrera elkarteko kide Fernando Etxegaraik kontatu dizkigu elkarte eta egitasmo honen xehetasunak. DESKARGATU HEMEN
“Karibu, Axeri!” esango´tsie hamar egun barru Newlands-eko umeek irrifartsu, Kilimanjaroko magaletan den komunitatera itzulitakoan. Eskolara publikora joateko modurik ez duten haurren hezkuntzan laguntzen duen Born to Learn elkartean jo eta ke hasi ziren duela urte pare bat, eta hara doa bueltan… Historia berezi honen gainean solastu gara ordubetez swahilieraz ikasten […]
Gaur Xerezadek berriz ere eman dio amore bere ahulezia ezagun horri, hau da, rocka eta literatura uztartzen dituen artista bat gonbidatzeari. Elliott James Murphy rockero handia ezagutzen ez duen errukarriren bat edo beste geratuko da bazterretan apika, baina ziuraski gehiago izango dira haren musikaren berri izan arren, Elliott Murphy literaturgilea […]
Xabi Monasterio lankidea egon zen atzo San Mamesen, ligako partidaren harira Iribarri egin zitzaion omenaldian. Berak ekarri digu han bizi izandakoaren testigantza zuzena eta Iribarren inguruko zenbait aipu eta gogoeta egin. DESKARGATU HEMEN
Hilaren 26rako Hego Euskal Herriko gehiengo sindikalak eta hainbat gizarte eragilek konbokatuta. Egoera aztertu eta Espainiako lan erreformek, besteak beste langabezia handiago ekarri dutela esan digu Sonia Gonzalez LABeko Komunikazio arduradunak DESKARGATU HEMEN
