SOINUGELA: The Long Ryders, Peter Tosh Live, Harry Belafonte, John Cale

The Long Ryders, 1981an Los Angeles hirian sortutako country rock taldea 1989an desegin zen, baina berriro elkartu da mende honetan. Tom Stevens baxu jolea 2021ean zendu zen, baina beste hirurek, Sid Griffin buru dutela, berriro grabatu dute, September November izeneko diskoa hain zuzen. Bertatik entzun ditugu: September November Sometime, Flying Down, That’s What They Say About Love eta Flying Out of London in the Rain.

Peter Tosh jamaikar abeslaria, 1987an, bere etxean zegoela hil zuten lapur batzuek. The Wailers hirukotearen partaidea izan zen eta, gero, bakarlari moduan, bide arrakastatsua egin zuen. Orain kaleratu da New Yorken 1978an grabatutako kontzertua. Entzun ditugu: Don’t Look Back (The Temptations), Don’t Look Back (Tosh + Mick Jagger), Stepping Razor (Tosh Live ’78) eta Legalize It (Tosh Live ’78).

Harry Belafonte iragan astean, apirilaren 25ean hil zen New Yorkeko Manhattanen. Hiri berean sortu zen, Harlem auzoan, duela 96 urte. Gurasoak jamaikarrak ziren eta hara joan zen gaztetan bolada batez bizitzera. Calypso eremuko kantari arrakastatsua izan zen baita antzezle eta giza eskubide eta eskubide zibilen aldeko ekintzaile sutsua ere. Entzun dizkiogu: Day-O (Banana Boat Song) (1956), Jump Down, Spin Around (1956), Jamaica Farewell (1956), Jump in the Line (1961) eta We Are the World (1985).

John Cale musikari cymrutarrak 81 urte ditu, baina grabazio indartsu berria ekarri digu, Mercy goiburukoa. Cale, deabruekin borrokan ez dabilenean, mamuei berba egiten ari da. Ez da erraza haren kantuak aukeratzea, denak beharrezkoak baitira, baina batzuk hautatu ditugu: Night Crawling, Marilyn Monroe’s Legs (Beauty Elsewhere) (Actress-ekin), The Legal Status of Ice (Fat White Familyrekin), Moonstruck (Nico’s Song).

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Ostegunean, Muare musika taldea BIRA Kulturgunean

ar. Mai 9 , 2023
Aspaldiko lagunak dira Maddi Gerriko eta Eli Beraza. Batera ibili izan dira talde gehiagotan, baina orain Muare taldea osatzen dute. Ostegunean, Bilboko BIRA Kulturgunean eskainiko dute kontzertua. Baina, zer da Muare? Nola sortu zuten? Horien eta galdera gehiagoren erantzuna elkarrizketan. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/230509_muare_taldea.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak