SOINUGELA: Charles Connor , Zappa, Bill Frisell, Bixente Martinezekin solasean, George Harrison, Beatlesen berrirakurketa

Charles Connor New Orleanseko bateria jolea hil da, 85 urte zituela. Connor Little Richardsen taldean sartu zen 1953an eta 56tik aurrera bere estudioko bateria jolea izan zen. 1957an grabatu zuen Keep A-Knockin abestia Richardsekin. 20 urte geroago, Led Zeppelineko John Bonhamek Rock’n’Roll kantuan intro famatua kopiatu zion Connorri. Hau ere entzun dugu, biak alderatzeko.

Argitaratu berri da Zappa ’88: The Last U.S. Show goiburupean Frank Zappak AEBetan biran egin zuen azkeneko kontzertu osoa, New Yorkeko Long Island-en, 1988an. Bertatik Lennon eta McCartneyren I am the Walrus kantuaren bertsioa entzun dugu. Bill Frisell gitarra jolearen boskoteak 2011n John Lennon-en 16 kantu erregistratu zituen, All We Are Saying tituluarekin, eta guk, horietatik, hiru entzun ditugu: Please, Please Me, Julia eta Love.

Bixente Martinezek Txoria buruan eta ibili munduan grabazio berrian Oskorriren eta kantutegiko 14 kantu egokitu ditu eta berak jotzen ditu gitarrarekin. Grabazio oso atsegina osatu du. Zarautzeko bere etxean erregistratu zituen kantuak eta Hendaian, Jean Phocasek nahastu ditu. Bixenterekin berba egin dugu doinu bilduma berri honi buruz. Bertatik entzun ditugunak: Alabatxoaren kantua (Badok 13), Txalopin txalo (Doktor Do Re, Mi), Ilhun nabarrez (Landalan), Bart ikusi dut euskera (Desertore), Gu gaituzu Oskorri eta Nafarroa (Adio Kattalina).

Mojo aldizkariarekin batera kaleratzen duten CDan, Urrian, Fab Gear izenpean, The Beatles-en 15 kantu ederren bertsioak aurkeztu dizkigute, hainbat musika esparrutatik egindakoak. Entzun ditugu: She Said, She Said (The Black Keys, 2002) It Won’t Be Long, (Richard Thompson, 2003), Eleanor Rigby (James Booker, 1993), Lady Madonna (Swamp Dogg, 1972), The Word (The 13th Floor Elevators, 1969), I Want to Hold Your Hand (12 Melvins, 2018) eta Cry Baby Cry (World Party, 2012).

The Beatles taldearen desegitea ezustekoa izan zen, 1969an, eta arrakastaz bere kabuz diskoa kaleratzen lehendabiziko taldekidea George Harrison izan zen . Gainera, LP bikoitza kaleratu zuen, All Things Must Pass izenekoa. Aurten berrargitaratua izan da eta ezohiko grabazioekin kaleratu dute. Entzun ditugunak: Wah Wah eta Get Back.

Deskargatu hemen.

 

3 thoughts on “SOINUGELA: Charles Connor , Zappa, Bill Frisell, Bixente Martinezekin solasean, George Harrison, Beatlesen berrirakurketa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Terrazetarako baimen luzapenaren kontra agertu da Ekologistak Martxan elkartea

ar. Urr 19 , 2021
COVID-19aren aurkako murrizketen amaierak terrazak handitzeko ezohiko lizentzien inguruko eztabaida piztu du. Auzo elkarteek eta ekologistek pandemiaren aurreko egoerara itzuli behar dela defendatzen dute, baina ostalariek lizentziak mantentzeko eskatu dute. Ekologistak Martxan elkarteak argi dauka oinezkoentzako espazioa lehenetsi behar dela eta terrazak lehengora bueltatu. Txapu Martin Urretak azaldu digun bezala  […]

Honekin lotuak