SOINUGELA: Tom T. Hall, Paddy Moloney, Bob Andy, Bob Dylan (1980-85)

Kentuckyko Tom T. Hall kantari-kantugilea iragan abuztuaren 20an hil zen Franklyn herrian, Tennesseen, 85 urte zituela. Country musikaren erraldoi bat izan zen. Pare bat kanta entzun dizkiogu: Harper Valley  PTA (Jeannie C. Rileyk abestua) eta Old Dogs, Children and Watermelon Wine.

Urriaren 11n zendu zen Paddy Moloney irlandar musikari handia, Dublinen, 1938an sortu zen hiri berean. Irlandako ukondoko gaita eta txirula jolea izan zen, The Chieftains taldea 1962an sortu zuen eta hurrengo sei hamarkadotan Irlandako musikaren talderik garrantzitsuena izan da. Hiru kantu entzun ditugu haren ondare oparotik aukeratuta: Love Theme From Barry Lyndon: Women of Ireland, Lundu (The Chieftains + Carlos Nuñez) eta Arku-Dantza/Arin-Arin.

Bob Andy kantari-kantuegile jamaikarra 2020ko martxoaren 27an zendu zen, 76 urterekin. 1978an Lots of Love and I LPa argitaratu zen. Andy Paragons taldearen hasi zen, baina 70eko hamarkadan Jamaikako musikaririk eraginkorrenetakoa bihurtu zen. Aipatutako disko hartatik aukeratutako doinu batzuk entzun ditugu: Lots Of Love & I eta You Lied.

Orain aste batzuk Bob Dylanen Bootleg Series 16. atala argitaratu dute, Springtime in New York izenburupean. Bost CDko argitalpen honetan 67 kantu daude, 1980-1985 bitartean grabatutako Shot of Love, Infidels eta Empire Burlesque grabazioen garaian. Kantu guztiak orain arte argitaratu gabeak dira. Entzun ditugun abestiak: Señor (Tales of Yankee Power), Mary of the Wild Moor, Abraham, Martin and John, Price of Love, Let It Be Me, Don’t Ever Take Yourself Away, Jokerman, Blind Willie McTell, This Was My Love, Julius and Ethel, Clean Cut Kid eta License to Kill.

 

Deskargatu hemen.

 

 

One thought on “SOINUGELA: Tom T. Hall, Paddy Moloney, Bob Andy, Bob Dylan (1980-85)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

KIROL ESKIROL: Gaurkoan saskibaloia hartu dugu hizpide

ol. Urr 29 , 2021
Triple, biko eta falta pertsonala artean ibili gara baloi potoloa noiz saskian sartu! Saskibaloia izan dugu hizpide, eta ekipo handia lagun, kontakizun bizian izan dira Jone Fernandez, Jon Joseba Renteria eta Erlantz Ibargurengoitia; soinu-teknikari lanetan, Ibon Burgoa. Tertuliara gonbidatu dugu Mikel Retolaza entrenatzailea eta Gracia Alonsori eta Asier Garciari elkarrizketa […]

Honekin lotuak