SOINUGELA: Pantxix Bidart, The Velvet Underground eta Nico, Rocky Erickson-i gorazarre

Pantxix Bidart (Hazparne, 1971) gitarra jole eta doinu egile trebeak EHE (Errare Humanum Est) bilduma berria kaleratu du Kanboko Belarri diskoetxean. Hainbat olerkari euskaldunen testuak (Kirmen Uribe, Itxaro Borda, Bitoriano Gandiaga, Jon Mirande, Xabier Lete…) ederki musikatu ditu lan berri honetan. Entzun ditugunak: Ezin esan, Beste leku, Merguez blues eta Paranoia.

1967an, New York hirian eta Andy Warholen babesarekin, The Velvet Underground eta alemaniako Nico kantariaren laguntzarekin, rock-aren historiako diskorik onenetakoa gauzatu zen. Lou Reed eta John Cale galestarraren artean sorturiko abestiak aurten kaleratu den I’ll Be Your Mirror izeneko grabazioan bertsionatuak izan dira, Ipar Amerikako hainbat kantariren ahotsetan. Bertatik entzun ditugu kantuok, bi bertsiotan, jatorrizkoa eta diskokoa:

  • All Tomorrow’s parties (Velvet + Nico)
  • All Tomorrow’s parties (St. Vincent + Thomas Bartlet)
  • Sunday Morning (Velvet + Nico)
  • Sunday Morning (Michael Stipe)
  • I’m Waiting for the Man (Velvet)
  • I’m Waiting for the Man (Velvet)
  • Femme Fatale (Velvet + Nico)
  • Femme Fatale (Shakon Van Etten)
  • Venus in Furs (Velvet)
  • Venus in Furs (Andrew Bird + Lucius)
  • I’ll Be Your Mirror (Velvet + Nico)
  • I’ll Be Your Mirror (Courtney Barnett)
  • I’ll Be Your Mirror (Maddi Oihenart)

Texaseko Rocky Erickson 60ko urteetako The 13th Floor Elevators talde psikodeliko eta disdiratsuan ibilia, 2019an hil zen Austin hirian. Aurten, AEBetako hainbat kantarik bere kanturik ospetsuenak bertsionatu dituzte May the Circle Remain Unbroken bilduman. Bertatik entzun ditugunak: (I’ve Got) Levitation (Billy Gibbons), For you (I’d Do Anything) (Jeff Tweedy), You’re Gonna Miss Me (Lucinda Williams) eta Be and Bring Me Home (Neko Case).

 

Deskargatu hemen.

 

 

One thought on “SOINUGELA: Pantxix Bidart, The Velvet Underground eta Nico, Rocky Erickson-i gorazarre

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Bilbon dabil Gabriel Aresti: Bilbo berrituan

ol. Aza 19 , 2021
Frankismoa amaitzean, bat egingo dute euskarak eta libertateak, iragarri zuen Gabriel Arestik alabei eskainitako poema batean. Hil zen Franko, eta zer gertatu zen ondoren Bilbon? Herritarrak piztu, Aste Nagusia jaio, euskara Korrika batean hasi, udal hauteskundeak eta aginte berritua. Oroimena eta nortasuna berreskuratu beharrean hirian. Uholdeak, industriaren gainbehera. Hiriaren eraldaketa. […]

Honekin lotuak