Kubako musikaririk handienetako bat gonbidatu dugu gaur Soinugelara. Guajira deritzan Kubako musika tradizionala aipatzeaz batera, Eliades Ochoaren izena datorkigu gogora berehala. Hobeto esatearren, Eliades Ochoa eta Cuarteto Patria taldea, aspaldidanik bide luze-luzea egin baitute elkarrekin. Behinola, gaixoaldi luze samar baten ondotik, zer moduz zegoen galdetu omen zion kazetariren batek Eliadesi, […]

Kanta hau 1967an grabatu zutenean, The Beatles taldeko lau musikariak oso gazteak ziren, baina, hala ere, zahartzarora arte irautea nahi zuten maitasun bati buruzko kanta egin zuten: When I’m Sixty-Four. Nekez imajina zezaketen orduan nolakoak izango ziren berak 64 urte betetzean, ez eta laurak adin horretara iritsiko ziren ere. Gure […]

Izurriteek zenbaki latzak ekartzen dituzte ustekabean, sinesten ere zailak diren zenbaki latz biderkatuak. Eta zenbakiek zenbaki izaten jarraitzen dute, harik eta haietako baten azpian senide, adiskide edo pertsona ospetsu baten izena aurkitzen dugun arte. Albisteak gogoa inarrosten digu orduan, eta triste gelditzen gara. Horixe gertatu zaigu guri Soinugelan, jakin dugularik […]

Giza begiari ikusezina zaion birus ñimiño batek mundua izu-ikaratan jarri duen honetan, eritasunei buruz egin diren kantu ezagunenetariko bat ekarri digu Pedrok. Kantak Rockin’ Pneumonia and The Woogie Boogie Flu du izena eta rhythm and blues-aren arloan distira handiko izarra izatera iritsi zen Huey Piano Smith piano jotzaile bikainak grabatu […]

Etxeko lau hormen artean gatibu gauden honetan, denoi sortzen zaigu udaberri giro betean zelai batean etzanda egon eta patxada osoan naturaren ukitua sentitzeko gogoa. Halako egoera bat da Ruper Ordorikak Etzanda izeneko kantan deskribatzen diguna. Eta kantaren hitzek, bat-batean, gure oraingo egoera berezia islatu nahi dutela dirudi: «Lainoak goi-goian, / […]

Konfinamendua gorabehera, Bilbo Hiria irratiak lanean dihardu, eta Pedro Elias Igartuak bertako Soinugela zabaldu du, musikak gure gogoa betetzen eta alaitzen jarrai dezan. Egunotan, noizean behin, musikazaleen oroimenean geldituriko urrezko kanta bat ekarriko digu. Gaurkoan AEBetako rock psikodelikoaren eredutzat hartu ohi den The Grateful Dead taldea gogoratuko dugu Touch of […]

Gaurko saioaren lehenengo orduan urrezko kantarekin hasi gara: Kaliforniako Tom Russell-en The Basque (1991) izeneko kantua entzun dugu. Jarraian, hainbat euskal kantarik euskaratutako kanpoko abesti batzuk entzun ditugu: The Age of Self (Robert Wyatt), Ruper Ordorika (1990), I’ll Be Your Mirror (Lou Reed), Maddi Oihenart (2014), I Fought the Law […]

Tony Trischka (Syracuse, NY, 1949), bluegrass musika munduan dabil 1965etik, eta banjo jolerik handiena dugu egun. Laster Kataluniara joango da bira txiki bat egiteko, martxoaren 6tik 9ra. Martxoaren 12an Bilbon izango dugu, Barrainkua kaleko Residence tabernan zuzenean. 55 urteko bidaia honetan Trischkak dozenaka grabazio egin ditu, baita tutorial asko ere, […]