SOINUGELA: Guadi Galego, Neil Young eta Crazy Horse, Steve Marriott, Van Duren, Christy Moore

Gaurko urrezko kantua Galizako Guadi Galego abeslariak ekarri digu. Hamarkada batez Berrogüetto taldeko kantaria izan zen. 1999an Viaxe por Urticaria diskoan zegoen kantu hori, Entre fusco e lusco. 2006an Berrogüetto taldearen azken bilduma argitaratu zen. Bertatik Guadiren beste kantu bat entzun dugu, non Guadik gaita jotzen duen: Unha volta e un poema. 2006an ere, Guadi Galegok, Uxia Pedreira kantaria eta Abe Rabade piano jotzailearekin Nordestinas izeneko diskoa grabatu zuen, eta guk abesti bat aukeratu dugu bertatik: Lendas do mar.

Guadi Galegok bost disko argitaratu ditu bakarlari legez. 2016an, O mundo está parado kaleratu zuen. Handik bere jaioterria eta Kuba batzen dituen kantu bat entzun dugu: Tribu. Iragan urtean kaleratu zuen Guadik bere lanik berriena, Costuras, Katalunian grabatua. Bertatik Costuras, Velutinas eta Vida propia entzun ditugu.

Neil Young eta Crazy Horse taldeak 1990eko azaroaren 13an Californiako Santa Cruzen egindako kontzertua kaleratu berri da. Ragged Glory diskoaren garaikoa da eta, hango hainbat kantu jo zituzten gau hartan. Bertatik entzun ditugunak: Days That Used to Be, Farmer John eta Mansion on the Hill.

Steve Marriott gitarra jole eta kantu egilea Londongo mod eszenan musikari paregabea izan zen, Small Faces zein Humble Pie taldeetan. Aukeratu ditugun bere kantuak: All or Nothing (zuzenean) (Small Faces), Cold Lady (Humble Pie), Jenny’s Song (Small Faces), You Spent It (Steve Marriott).

Van Duren, Memphiseko pop ikonoa, Big Star taldearen garaikidea izan zen, eta Chris Bell-ekin jo zuen The Baku Street Regulars taldean. 1978an New Yorken grabatuta, Are You Serious? LPa kaleratu zuenean, Paul McCartney eta Todd Rundgren-ekin parekatu zuen hainbatek. Disko hura goraipatua izan zen, baina Van Durenek, Memphisera bueltatuta,  ez zuen arrakastarik ukan. 42 urte geroago, 2020an, berreskuratu dute maisulan hura. Guk bertatik entzun ditugu: Chemical Fire, This Love Inside eta Oh Babe.

Christy Moore irlandarra folk balada kantaririk onenetakoa izan da, 1968an kantuan hasi zenetik. Planxty eta Moving Hearts taldeen abeslaria izan zen eta, horretaz aparte, bakarlari moduan ere lan mordoa atera ditu. Aurten, 1969-1981 tarteko 42 grabazioak batu dira The Early Years CD bikoitzean. Bertatik aukeratu ditugu: Nancy Spain, Sacco & Vanzetti, Joe McCann, The Cliffs Of Dooneen, Deportee eta The Raggle Taggle Gypsy, Tabhair Dom Do Lámh.

 

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

LANAREN EKONOMIA: Lan absentismoaren inguruko gezurrak eta interkooperazioa krisi garaian

ol. Mar 26 , 2021
Saioa asteko sindikal agendarekin abiatu dugu, Ekhi Etxeberriak asteko deialdiak ekarri dizkigu. 2008an lehertu eta pandemiarekin areagotu den sistema neoliberalaren krisiak ageriago utzi du txikien artean elkar zaindu eta elikatzeko behar hori. Euskal Herrian interkooperazio egitasmo berrien inguruko artikulua aztertu dugu, berau idatzi duen Urko Apaolaza kazetariarekin batera. Lan absentismoaren […]

Honekin lotuak