“Wattstax” jaialdia Los Angeles-en ospatu zen 1972an, Stax sigiluak antolatuta. Han egon ziren Isaac Hayes, Rufus Thomas, Carla Thomas, Eddie Floyd… Dokumental bat egin zan eta baita musika grabatu ere. Musika hori konpaktu hirukoitz batean agertu da. Bilduma hori entzuten hasi gara, datorren astean jarraituko dugularik. Horretaz aparte, U roy, […]

Soinugelak irauten dituen bi orduetatik erdia Hank Williams handiarekin egin dogu, bere “The Unreleased Recordings” bilduma entzuten. Hank Williams-ek irratsaio bat egiten zuen egunero, baina 1951an hainbeste kontzertu ematen zituen, grabatu egin behar zuela. Grabazio hauek  biltzen ditu “The Unreleased Recordings” diska hirukoitzak. Honetaz aparte Neil Young, Hertzainak, Teddy Thompson… […]

Ry Cooder-ekin 7 saio egon ondoren nobedadeekin dator Soinugela. Neil Young-en Donostiako kontzertuaz hitzegin digu Pedrok, bere azken diska “Fork In The Road”  entzun dugularik. Entzun dugu ere Bob Dylan-en azken diska, “Together Through Life” eta baita Dylan-ek egiten duen irratsaioaren zati batzuk. Ezin ahaztu Jimmy Bidaurreta, Xabi San Sebastian […]

Zazpi saio egin ditugu Ry Cooder-en musika entzuten eta aztertzen Soinugelan. Kronologikoki jarraitu dugu bere ibilbidea eta bere diskoez aparte Rolling Stones, Taj Mahal, Randy Newman, John Hiatt eta abarrekin egin zituen kolaborazio ugariak entzuteko parada ere izan dugu. Baita egin dituen soinu banda ugariak ere: “Paris, Texas”, “Performance”, “Alamo […]

Ry Cooder gitarrajole apartaren ibilbide musikal oparoa luze eta sakon jorratzeko asmoa dauka Pedro Elias Igartuak lauzpabost mongrafikotan, hamarkadaz hamarkada joanez. Gaurkoan lehenengoa egin du. Bertan, musikariari buruz ohiko datuak emateaz gain, hasierako urteak hartu ditu erreferentziatzat (1967-71) eta urte horietan bakarka zein beste batzuentzat joz egin zituen lanak erakutsi […]

“Lluvia, Hierro y Rock&Roll” (Euria, Burdina eta Rock&Rolla) deritzan liburuan ezin ederkiago bildu du Alvaro Heras Gröh gazteak rockak Bilboaldean izan duen historia. Alvaroren lan bikaina 1958. urtetik abiatzen da (ordukoxea baita Bilboaldean riockaz aurkitu den aurreneko testigantza) eta 2008.era iristen da, 50 urte horietan musika mota honek gure inguru […]

Gaurkoan, hiru berri jorratu ditu Pepe Aizpuru Euskal Irratietako erredakzio buruak. Hasteko, asteburuko denboraleak kalte material ugari sortu dituela Iparraldean esan digu eta momentu honetan 8000 bat lagunek ez dutela argindarrik. Gero, datorren ostegunean izango den epaiketaren berri ekarri digu: egun horretan frantziar estatuak Mixel Berhokoirigoin Euskal Herriko Laborantza Ganbarako […]

Gaurkoan, Bilboko Kafe Antzokian ibilitako talde eta abeslari batzuen 23 kanta eskaini dizkigu Pedro Elias Igartua musika kritikariak. Tapia eta Leturiarekin hasi da Pedro, Sean Keane kantari irlandarrarekin bukatuz. Tartean, besteak beste hemengo Anje Duhalde, Txuma-Rafa-Petti, 7 Eskale, Fermin Muguruza edo Ruper eta Mugalaris; kanpotik etorritakoen artean Los Coronas, Martin […]

Mikel Laboaren heriotzak zirrara handia eragin du Euskal Herri osoan. Pedro Elias Igartuak programa berezia prestatu digu haren oroimenez eta bai asteon hil den Odettaren eta duela zenbait hilabete zendu zen Mikel Errazkinen omenez ere. Soinugela honetan hirurak gogoratu baldin baditugu ere, uste izatekoa denez, Mikel Laboari eskaini dio tarterik […]