Gaurkoan ere musika estilo ugari izan dugu entzungai Pedro Elias Igartuaren irratsaioan. Rufus Wainwrightekin hasi da eta gero, The Bothy Band, Flatt & Scruggs, Silvio Rodríguez, Audience, The Faces eta gehiago entzuteko parada izan dugu. Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Soinugela
Pedro Elias Igartuaren eskutik musikak entzungai eta, hitzareki, musikaren inguruko kontakizuna, jatorriak, helburuak, trivia pixkat… Denetik.
Izen handiak eduki ditugu gaurko Soinugelan, izar handi batzuei dagozkienak. Lehenbizi, “Eternas” deritzan diskoa entzuten jardun dugu, jazz musikaren emakumezko kantarien artean Dinah Washington eta Ella Fitzgerald izan ditugu. Jazzetik bluesera igaro gara beste emakume batekin, Koko Taylorrekin, hain zuzen ere; eta gero soul on-ona entzuten aritu gara Mojo aldizkariak […]
Johnny Cashen musikaren zale-zaleak gara Soinugelan eta pozarren ospatu dugu American Recordings sortaren 6. alearen argitalpena. Bospasei kanta entzun ditugu guztira hamar kanta biltzen dituen disko eder honetatik. Gehienak bertsioak diren arren, Johnnyk berak idatzitako kutsu erlijiosoko kantu bat ere entzun dugu. Elvis Costellok bere azken lanean –Secret, Profane and […]
Euskal musikaren baratzean oso disko bitxia agertu da azken aspaldion, Barrence Whitfield amerikar musikariak eta Petti euskaldunak elkarlanean plazara atera duten diskoa, hain zuzen ere. Eta hori dela eta, gaurko saioan diskoa bera entzunarazteaz batera, Barrence Whitfielden ibilbide musikala ezagutzera eman nahi izan digu Pedro Elias Igartuak. The Savages taldearekin […]
Elkartasuna era askotan adieraz daiteke eta musika ere bide horietako bat izan daiteke. Hedabideek zabaldu dutenaren arabera, Haitiko jendeak ez omen dio kantatzeari utzi, bere habitataren suntsipena gorabehera. Pedrok gaurkoan Haitiko musikariek sorturiko musika ederra eman nahi izan digu ezagutzera elkartasunezko keinu gisara. “Meringué”, “Calypso” eta “Compas” doinu alai eta […]
Gaurkoan segida kronoligokoa eman dio Pedro Elias Igartiuak joan den astean hasitako monografikoari, Sister Rosetta Tharperi buruzkoari alegia. Aukeratutako kantu guztiekin ezin argiago gelditzen da zenbaterainoko indarra zeukan emakume honek, gospeletik bluesera errazki pasatzeko gai zen musikari handi honek. Monografikoaren aurretik beste gonbidatu hauen musika ekarri dugu gure Soinugelara: Ramon […]
Monografiko berria paratu digu Pedro Elias Igartuak aste honetarako, osorik egin ez badugu ere. Sister Rosetta Tharpe kantari eta gitarrajole bikainaren historia ezagutzen hasi gara eta, bidenabar, 1938ra arte egin zituen grabazio gailenak ere entzuteko parada izan dugu. Hurrengo astean jarraitzekotan gelditu da Pedro. Horrezaz gain, irratsaioaren lehenbiziko atalean honako […]
Bukatu dira gabonak eta bueltatu da gure Soinugela. Hori bai, ez ditugu gabonak ahaztu eta gabon kantuz beteriko disko batekin hasi dogu saioa: Bob Dylanek atera berri duen “Christmas In The Heart”. Bixardunak, Eskorbuto, Jim Dickinson, Al Green, Sister Rosetta Tharpe… ere izan dira gure artean. ON EGIN! Saio hau […]
Ia bi orduko saio aparta prestatu digu gaurkoan Pedro Elias Igartuak kritikari guztiek XX. mendeko musikaren zutabetzat jotzen duten Leadbelly hobeto ezagutzeko, bere biziaren gorabeherak ezagutuz eta bere ibilbide musikalaren berri emanez. Askoren ustez, herri musikaren eta geroztiko musikaren arteko zubia eraiki zuten musikarietariko bat dugu Leadbelly, orotara grabatu zituen […]
Aspaldiko partez, uda bitartean izan dugula, berriro zabaldu dugu Pedro elias Igartuaren Soinugela. Udan pilatutako hautsak astindu eta zain geneukan musika entzuteari ekin diogu berriz ere. Saioak bi zati izan ditu. Alde batetik, hasierako orduan honako musikariak entzun ditugu: The Jayhawks “Music From The North Country” bildumatik, Roy Loney eta […]
