Oso bisita atsegina eduki dugu aste honetan Soinugelan: John Bolduan estatubatuar musikaria etorri zaigu. Missouriko folk kantari hau txikitan abiatu zen musikaren arloan eta geroztik munduan barrena ibili da bere gitarra jotzen. Hiru urte eta erdi daramatza Bilbon eta euskaraz polito moldatzen da (saioan bertan euskara apur bat egin digu). […]

Astebetez belaunetik txarto ibili ondoren, sendatuta itzuli zaigu Pedro Soinugelara. Sendatuta eta indarberrituta, musika ona entzuten jarraitzeko. Irlandatik abiatu gara gaur De Dannan taldearen eskutik. Berriz ekarri digu Pedrok”Welcome To The Hotel Connemara”. Handik Kataluniara jo dugu, disko hauek entzuteko: La Pegatina (diskoan euskaraz argitaratu duten kanta entzun dugu: Jai […]

Roots of Nirvana (Distorted Sounds From The Punk Underground) diskoa entzunez eman dio hasiera gaurko irratsaioari Pedro Elias Igartuak. Geroztik, Imuntzok eta Belokik atera berria duten diskoa ezagutzen hasi gara (Gezurra ez da egia). Hori eginda, Persuasions taldeko bokalistak heldu dira, Bob Dylanen kantuen bertsioak grabatu dituztenak “Knockin´On The Bob´s […]

Gonbidatu gutxi izan ditugu gaur Soinugela saioan, Pedro Elias Igartuak saioaren bigarren zatia Apalatxe mendietako bluegrassaren azken ordezkari naturala izan zen Roscoe Holcomb musikariari buruzko monografikoa polita prestatu baitigu. Banjoaz lagunduta, ahoan musugitarra hartuta edo a capella kantatuz, aspaldian inguru hartan nagusi ziren eta gaur egun folkloretzat hartzen diren bluegrass […]

Bi monografiko interesgarri izan ditugu aste honetako Soinugelan. Alde batetik, Ian Anderson Bilbora etortzekoa dela eta, Jethro Tulli buruzko monografikoa egin digu lehenbiziko orduan Pedro Elias Igartuak. Diskoan-diskoan, kantu eta istorio interesgarrienak entzun ditugu. Bestetik, bigarren ordua helduta, Gerry Rafferty musikari apartaren gaineko informazioa ekarri digu Pedrok eta haren musikaren […]

Halaxe da, aurtengo lehen irratsaioan Jamaikako musika beroak eman dituen ahots erromantiko ederrenetako bat gogoratu dugu: Gregory Isaacs musikariarena, hain zuzen ere. Horrezaz gain, gospel musika eduki dugu, eta bai soula ere, How Many Roads izenaz Bob Dylan kantuekin prestatu duten bildumaren bitartez. Saioaren lehen atalean Tony Allen nigeriar perkusiogilea,, […]

Los Lobos talde “mexikaliforniarra”-ren diskografiari errepasotxo bat eman diogu Soinugela honetan. Horretaz aparte Nuar Na Lubre, Diego Galaz eta Diego Beceiros-en “Bailes Vespertinos”, Garikoitz Mendizabal eta Aitor Furundarena-ren “Arnasak”… “Afrocubism” bildumatik kanta sorta bat aukeratu dogu, baita  “Looking For A New England” Folk bildumatik. DESKARGATU!!!

Izenburuak dioenez, gaurko Soinugelaren ardatza Bob Dylanek 1962-64 bitartean halamoduz grabatu zituen kantu laginak izan dira, berrikitan “The Witmark Covers” izenpean plazaratu baitituzte. Garai hartan ohitura bazen kantak grabazio xume batez grabatu eta lagin modura diskoetxeetara bidaltzeko, kantaren nolakoa iazter zezaten. Horiexek dira, hain zuzen ere, orain berreskuratu ditugun piezak, […]

Praise and Blame” izena dauka Tom Jonesen azken diskoak eta gospel kantuz osatua dago. Alde batetik, badira berak sorturiko gospelak, baina gehientsuak musikari handien bertsioak dira, Bob Dylan, Jessie Mae Hemphill eta Sister Roseta Tharperenak, besteak beste. Eta Pedrok jolas polita asmatu digu: jatorrizko kantua eta galestarraren bertsioa entzunarazi dizkigu, […]

Bata hil berria denez eta bestea hilaren 30ean Donostiara etortzekoa dela eta, Pedro Elias Igartuak ordu erdiko tartea eskaini dio bakoitzari. Solomon Burkeren kasuan 2002az geroztik grabatu dituen diskoetatik zenbait kanta hautatu digu berak. Baina monografiko labur hauezaz gain, bestelakorik ere ekarri digu. Ondoko hauek, besteak beste: Jerry Lee Lewisen […]