Halaxe da, aste honetako saioan gogoan erabili dugu soinugelakide guztiok Solomon Burke musikari handia, duela zenbait egun zendu zenez gero. Jakina denez, Amsterdamgo aireportuan hil zen bat-batean soul kantari handia, bertan kontzertu bat ematera zihoala. Urtean 200.000 km inguru egiten zituen predikatzaile honek, bazter guztietan bere musikaren oihartzunak zabalduz. Gaurko […]
Soinugela
Pedro Elias Igartuaren eskutik musikak entzungai eta, hitzareki, musikaren inguruko kontakizuna, jatorriak, helburuak, trivia pixkat… Denetik.
Aurtongo urriaren 30ean Donostiara etorriko dela eta, Pedro Elias Igartuak John Hiatten ibilbide musikalari buruzko hiru mongrafiko egitea erabaki du, asteon bertan hasita. Hori saioaren bigarren orduan izan da. Lehenbiziko orduan folk giroan murgilduta ibili gara, musikari hauek eduki ditugularik, besteak beste: Gaztelako La Musgaña taldeko Diego Galazek eta Carlos […]
Soinugela ere barriro abian! Kurtso berria gogor hasi dogu, betikolez, denetariko musikarekin. Eli ‘Paperboy’ Reed, Judy Garland, The Allnighters, Howe Gelb & Raimundo Amador, Howe Gelb… egon dira gurekin gaur. Baita Joseba Tapiaren azken diskoa. The Holmes Brothers izan dira gaurko gonbidatu bereziak. Eurek eginiko bertsio batzuk entzun ditugu, kanta […]
“Murder ballads and Disaster songs 1913-1938” azpititulua duen kanta bildumak hiru CDtan agertzen da. Hasteko Makinak vs. Gizakia (trena, autoa, istripuak…); bigarrenean Natura vs. Gizakia (lurrikarak, ekaitzak…); eta hirugarrenean Gizakia vs. Gizakia (hilketak, bahiketak…). Talde asko bildu ziren disko berezi hau ateratzeko eta estilo desberdin batzuk jorratu zituzten (bluesa, cajuna, […]
Irlandatik abaiarazi dugu gaurko saioa. Sharon Shannonen Saints and Scoundrels diskoa entzuten hasi gara, eta gero The Lee Valley Astring Band taldearen Corner Boys lanba heldu da. Bitxikeria bat iritsi zaigu gero: Señor Coconut , elektro latinoa egiten duen alemana. Katalunia eta Italia bitartean, gaztelaniaz eta italieraz ibili gara gero […]
Ekainaren 19an Getxon Blues Jaialdian egongo dela eta, Betty Lavettek bete du gaurko saioaren tarterik handiena. kantaria eta bere ibilbidea aurkeztu ondoren, bere azken diskoa ezagutzeari ekin diogu. Disko horretan Britainia Handiko rock artistek sorturiko zenbait kanta soul esparrura ekarri ditu Betty Lavettek eta eta bere erara eman. “Interpretations” dauka […]
Aurtengo uztailaren 25ean Donostiara etorriko dela eta, ordura arteko saio guztietan Elvis Costelloren kanta bat jartzea erabaki du Pedro Elias Igartuak. Gaur ere egin dugu, noski, “Secret, Profane and Sugarcane” diskotik beste ale bat aukeraturik. Eta joan den astean Kafe Antzokian izan zirela eta, Jason and The Scorchers taldearen “Halcyon […]
Elvis Costelloren azken diskoa, “Secret, Profane and Sugarcane”, entzunez zabaldu digu gaur Soinugela Pedro Elias Igartuak. Gero, Huey Piano Smith musikariak eginiko disko bitxi batetik kantu pare bat entzun dugu: Rockin´Pneumonia. Don Byron heldu zaigu gero “Do The Boomerang” lanarekin. Aurreko astean bezala, infernuan ere egon gara Mojo aldizkariak atera […]
Rufus Wainwrightek Bilbon kontzertu bikaina eman berria duela eta, Pedro Elias Igartuak haren aitaren musika gogorarazi nahi izan digu gaurko Soinugelan. Ama ez ezik -hil berria den Kate Mc Garrigle Rufusen ama baitzen-, aita ere musikaria baitauka Rufusek. Gure artean ez du inoiz aparteko arrakastarik bildu Loudon Wainwrightek, baina horrek […]
Beste askotan legez, bigarren ordurako saio monografikoa prestatu digu Pedro Elias Igartuak, Soinugelaren gidariak, eta The Small Faces talde mitikoaren musika gogoratzen jardun dugu. Eta bertako kantaria izan zenez gero, Rod Stewarten disko onenetan ere galditu da apur batez. Lehen orduan era askotako musikak entzunditugu, era askotakoak eta askorenak; hauexenak, […]
