Saio hau, aurrekoa legez, Itziar Gilleneak Verdiri buruz idatzitako liburuan oinarritu dugu. Bertan idazlearen azalpenez gain “La Traviata” operaren atal batzuk entzuteko aukera izango duzu. Saioa deskargatu nahi baduzu, egizu klik HEMEN. https://bilbohiria.com/docs/podcast/zutargiartean/zutargiartean070511.mp3

    Saio honetan Giussepe Verdiri buruz berriki euskeraz argitaratu den biografia bati buruz arituko gara; Itziar Gillenea donostiarrak idatzitakoa, hain zuzen. Horrez gain bere musika instrumentaletik aukeratutako pieza batzuk entzuteko aukera izango dugu. Saioa deskargatzeko, klikatu HEMEN. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/zutargiartean/zutargiartean070420.mp3

Francisco Madinari bere jaiotzaren 100 urteurrena den honetan eskaini diogun bigarren saioa entzuteko aukera izango duzue. Bertan bere lau lan izango dituzue entzungai: “Euskal Rapsodia”; “Arpa eta harizko orkestrarako Euskal Kontzertinoa “; “Euskal haurren obertura” eta azkenik “Dantza”. Guzti hau Euskadiko Orkestraren eskutik. Saioa deskargatu HEMEN. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/zutargiartean/zutargiartean070323.mp3

    Aurten Aita Madinaren jaiotzaren 100. urteurrena ospatzen dugula eta, saio honetan, aurten ere 25 urte betetzten dituen Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren eskutik, bere bi pieza entzuteko aukera izango dugu: “Concierto Vasco” (lau kitarra eta orkestrarako) eta “Orreaga”. Saioa deskargatzeko, egin klik HEMEN. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/zutargiartean/zutargiartean070302.mp3

Euskal Herrian gaur egun ekoizten diren lan batzuk entzuteko aukera izango dugu ostiral honetako saioan. Batetik piano eta orkestrarako bi lan; Mikel Mate Ormazabalen “Addis” eta Francisco Arenalen piano eta orkestrarako kontzertu bat. Bestetik Carlos Mena (argazkian) kontratenoreak, Susana García de Salazar pianojolearekin batera kaleratu berri duen disko batetik hainbat […]

    Gaurko saioan Beethoven-en meza bat entzuteko aukera izango dugu. Do Majorrean idatzitakoa, Op.86. Bertsio hau Leioako Kontserbatorioko Orkestrak- Margarita Lorenzo de Reizabalen zuzendaritzapean -eta bi abesbatzek eskainiko digute: Leioako San Juan Bautista eta Alaitz abesbatzak, hain zuzen. Azken bi hauek Basilio Astúlezen gidaritzapean. Saioa deskargatu HEMEN. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/zutargiartean/zutargiartean070202.mp3

Saio honetan Leioako Kantika Koralak Basilio Astulezen gidaritzapean burututako azken lana eskainiko dizuegu: “KANTIKA”. Lan honetan bertako eta atzerriko kantu ezagun eta berriak azaltzen dira; hori bai, denak moldaketa berriekin. Saioa deskagatu nahi baduzu, egin klik HEMEN. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/zutargiartean/zutargi%20artean070119.mp3

    Saio honetan “Eresmin” Ganbara Abesbatza Taldeak grabatutako “LAU HAIZETARA” lana eskainiko dizuegu. Bertan Erdi Aroko eta Berpizkunde garaiko Europar herrialde ezberdinetako kantuak entzun ahal izango ditugu: Frantzia, Euskal Herria, Ingalaterra eta Italiakoak, besteak beste. Saioa deskargatu HEMEN. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/zutargiartean/zutargiartean061215.mp3

Udazken honetan, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak, Christian Mandealen zuzendaritzapean ohikoak ez diren autore honen lanak grabatu ditu. Disko honetatik lan batzuk aukeratu ditugu eta horixe izango da, hain zuzen, gaurko saioan eskainiko dizueguna: “20. Obertura”, “Herminie”, “Air d`Oedipe”, “Duo de Ma Tante Aurora” eta Easo Abesbatzarekin batera grabatutako “Stabat Mater”. Saioa […]

Zutargi artean irratsaioaren azken bi egunetan Rigoletto opera melodramatikoa izan dugu entzungai.Musika Giusseppe Verdirena da eta libretoa Francesco María Piaverena. Melodia aldetik oso aberatsa den opera hau, pasio, engainu, maitasun eta mendekuz beteta dago, Mantua hirian hain zuzen. Saioak deskargatzeko, klikatu: 1.atala, 2.atala. Entzun 1.atala: https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/zutargiartean/zutargiartean061110.mp3 Entzun 2.atala: https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/zutargiartean/zutargiartean061117.mp3