Iragan astean bezala, oraingoan ere Tchaikovsky izango dugu hizpide eta entzungai. Ekaina lana entzungo dugu, bibolin kontzertuaren azken atala, soketarako egindako serenata bat eta 1812 obertura. 1875. urtean, Tchaikovskyk 35 urte zituela, errusiar aldizkari batek enkargua egin zion, hilabetekaria zen eta irakurleei musika eskaintzen zien. Hilabete bakoitzerako musika bat izan […]
Zutargi Artean
Saio honetan Tchaikovskyren bizitzari buruzko apuntetxo bat eta hainbat gertaera entzuteaz batera, bere hiru lanen atal batzuez gozatzeko aukera daukagu: Piano Kontzertua 1. zkia.ren lehen atala: Allegro non troppo e molto maestoso – Allegro con spirito; Eugeni Onegin operatik Lenskyren aria bat. Sinfonia “Patetiko”tik (6. sinfonia)- Allegro con grazia. XIX. […]
Saio honetan Mozarten kantuak entzun daitezke, Txirula miresgarria eta Bahiketa haremean operetako aria ezberdinak, gehienbat. Baina bada Victoria de Los Angelesen ahotsetik entzungo dugun kanta eder bat ere, Mozartek Nancy Storace kantari ingelesak Vienatik Ingalaterrara alde egin zuenean idatzitako kantua, hain juxtu ere. Bertan bere oinazea eta samina adierazten ditu […]
Saio bikaina prestatu digu asteon Ainhoa Markinezek, Bela Bartok konpositorearen lana hobetoxe ezagutu dezagun. Bela Bartok Inperio Austro-Hungariarraren garaian sortu zen, 1881eko martxoaren 25ean. Orduko politikaren gorabeherak zirela eta, Hungarian, Errumanian, Eslovakian eta Ukrainan eman zituen haurtzaroko urteak, eta horrek tokian tokiko herri musikak ezagutzeko aukera eman zion Bela gazteari. […]
Efemeride garrantzitsu baten inguruan atondu du Ainhoa Markinezek aste honetako saioa. Izan ere, berrehun urte betetzen baitira aurten Juan Crisostomo Arriaga Balzola bilbotar musikaria Zazpikaleetako Somera kalean jaio zela. Euskalduna (euskaraduna) genuen Arriaga, gurasoak Errigoiti eta Gernikakoak izanik. Txiki-txikitatik abiatu zen musikaren konposizioan. Hamaika urte bete orduko, okteto bat konposatu […]
Faxistek euskaldunen aurka egindako sarraskiaren 69. urteurrena dela eta, gertaera lazgarri hark musika klasikoan izan duen oihartzuna eman digu ezagutzera Ainhoa Markinez saiogileak. Horretarako, urte berean (1966an) konposatuak izan arren, estiloaren aldetik inolako zerikusirik ez duten bi pieza jarri dizkigu entzungai: bata Pablo Sorozabalen Gernika obra, estilo klasikoan moldatua, orkestraz […]
Euskal eremuko musikari bi aukeratu ditu asteon Ainhoa Markinezek: Jesus Guridi eta Jose Maria Usandizaga, garaikideak, ikaskideak eta adiskideak izan zirenak. Aditu gehienek berauek jotzen dituzte euskal musika eskolaren sortzailetzat. Nahiz eta azkenean bakoitzak bere bidetik joko zuen musika arloan, antzeko prestakuntza eta antzeko eraginak izan zituzten biek. Saioak bi […]
Musika klasikoaz diharduen Zutargi artean irratsaioaren azken emanaldi honetan Espainiara jo du Ainhoa Markinezek, bertan XIX. eta XX. mendeetan gailendu ziren zenbait musikagileren obrak aurkezteko asmoz. Bi mendeok hartuta, garai ezberdinak jorratzen dira, beraz: espainiar nazionalismoa, erromantizismo osteko denbora eta inpresionismoa. Eta garai horietan izen adierazgarrienak hautatu ditu saiogileak: Isaac […]
Aurten 250 urte betetzen dira musikak inoiz eman duen konpositorerik handienetako bat sortu zela, Wolfgang Amadeus Mozart. Musikarako jaio zela esan liteke; bost urte zituela musika jotzen eta idazten hasi zen eta bizitzan zehar 600 obra inguru idatzi zituen, zein baino zein hobea. Mozarten sormen bikainak erabat aldarazi zituen harizko […]
Ainhoa Markinezek zuzentzen duen Zutargi artean irratsaioaren ezaugarri nabarietako bat, musika aukeraren kalitatearekin batera, euskal musikagileen lanak erakusteari ematen zaion garrantzia dugu. Eta martxoaren hastapen honetan bi euskal musikagile handiren urteurrenak ditugu. Alde batetik, Pablo Sarasate nafar konpositore eta biolinjole apartarena, 1844ko martxoaren 10ean jaio baitzen; eta, bestetik, Maurice Ravel […]