“Euskal Harria” poema liburuaren 50. urteurrena aitzakiatzat hartuta, Gabriel Arestiren ibilbidea gogoratuko da Bilbon

1

Gabriel Arestiren Euskal Harria poema bildumak 50 urte betetzen dituen honetan, jardunaldi berezia antolatu du Euskaltzaindiak Gabriel Aresti Kultura Elkartearekin batera. Honela, urriaren 11n idazle eta euskaltzain bilbotarra ondo-ondo ezagutu zuen jendea bilduko da Bilboko Plaza Barrian. Tartean, Xabier Kintana, Bernardo Atxaga, Arantxa Urretabizkaia, Oskorri taldeko kideak -sei pieza joko dituzte- eta Jon Kortazar. Gaur aurkerkeztu dute Urriaren 11an egingo duten jardunaldia. Bestetik Euskaltzaindiak Bilboko Udalarekin batera Astelehen buruzuriak ekimena jarriko du martxan. Sei kontzertu akustiko antolatu ditu Euskaltzaindiak, urrian eta azaroan egingo direnak. Urriaren 9an izango da lehena, Aitor Gorosabelek eta Xabi Bastidak (Su Ta Gar) emango dutena; urriaren 16an bigarrena, La Basu eta Maisharekin; urriaren 23an Anariren txanda izango da, eta urriaren 30ean Inun zornotzarrarena. Azaroan, berriz, Gorka Urbizuk joko du (azaroaren 6an), eta zikloa hilabete bereko 13an amaituko da Niko Etxartek eskainiko duen kontzertuarekin.

Deskargatu hemen.

 

 

One thought on ““Euskal Harria” poema liburuaren 50. urteurrena aitzakiatzat hartuta, Gabriel Arestiren ibilbidea gogoratuko da Bilbon

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Euskal sindikatuak Kataluniari babesa eman diote

og. Ira 28 , 2017
ELA, LAB, ESK, STEILAS, ETXALDE, eta HIRU  elkarretaratzeak egin dituzte hiriburuetan. Deialdia ‘Catalunyan nahiz Euskal Herrian, herriak erabaki’ lelopean egin dute. Bilbon Moyua plazan bilduko dira. Bertan, Txiki Muñoz eta Garbiñe Aranburuk, ELA eta LABeko Idazkari Nagusiak, hartuko dute hitza, Kataluniako herriari babesa emateko. Gabiñe Aranburuk esan du Espainiako Estatuak […]

Honekin lotuak