Ze eingu udan: Gipuzkoako mendien gida zahar berritua eta Urmuga

Gipuzkuan abiatu dugu saioa, “Guía de montes de Gipuzkoa” liburuaren edizio berritua ekarri digu Hektor Ortegak. Azken hogei urteotan Gipuzkoako mendizaleen artean itzal handia lortu duen klasiko bihurtu da. Iñaki Alcalde Olivaresek eta Txusma Perez Azacetak idatzita, 2000. urtean agertu zen lehenengoz. Oraingoan, Txusma Perez Azacetak igoera guztiak berriro egin ditu, ibilbideak ikuskatzeko eta eguneratzeko. Edizio berriak 95 igoera eta 155 gailur bildu ditu. Tartean dira Euskal Herriko Mendi Katalogoko Gipuzkoako tontor guztiak.Aralarren bihotzean ibili da asteartean Urmugako mendizale taldea. Lizarrusti-Baraibar etapa egin dute, bihar 12 etapa dute, Belate-Urkiaga . Gaurkoan Urmuga egitasmoaren nondik norakoak ekarri ditugu.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOINUGELA: Lucky Peterson, Anari + Thalia Zedek, Lucinda Williams, Michael Cleveland, Bela Fleck African, La Topadora, Lee Perry...

al. Uzt 27 , 2020
Gaurko urrezko kantua maiatzaren 19an Texasko Dallas hirian zendutako Lucky Peterson bluesmanaren Lucky Strikes kantua aukeratu dugu. Luck batez ere gitarra jole ona zen, baina Hammond teklatua ere jotzen zuen, eta Mavis Staplesekin 1996an grabatu zuen gospel disko batetik Down by the Riverside entzun dugu. Uda honetan Bidehuts diskoetxean single […]

Honekin lotuak