Gaur #Artxanda|n planeatuta dagoen zabortegiaren kontrako mozioa defendatuko dute Bilboko Osoko Bilkuran. Kanpoaldean protesta deitu dute ekologista taldeak eta hainbat elkarteek. Artxanda Parke Bai Plataformak Artxandan zabortegi berri bat irekitzeko Berriz Recycling S.L. enpresak aurkeztutako planaren aurka aurkeztutako mozioa eztabaidatuko du Bilboko udalbatzak datorren ostegunean, martxoak 30.Ekologistak Martxan-eko Juan Pallaresek osoko bilkuran defendatuko duen mozioaren bidez, auzo-elkarteek eta ekologistek salatzen dute “Eusko Jaurlaritzak ez duela gardentasunik proiektuaren izapidetzean, eta horrek zalantzan jartzen du Bilboko, mugakide diren udalerrietako eta tokiko administrazioetako bizilagunek beren eskubide legitimoak defendatzeko dituzten eskubideak erabiltzea”.
Deskargatu hemen.