Euskal harria gogoan jardunaldiak ongietorri ekitaldiarekin abitu dira,  Andres Urrutia euskaltzainburua, Juan Mari Aburto Bilboko alkatea eta Xabier Monasterio Gabriel Aresti kultura elkarteko ordezkariak hartu dute hitza. https://bilbohiria.com/docs2/2017/bereziak/171010_aresti%20hasiera%20ekitaldia.mp3 Aitaren etxeko atea mundura ireki zigun bilbotar poeta solasaldia entzuteko aukera izan da,Xabier Kintana, euskaltzainaren eskutik, Iñaki Mendizabal, kazetariak gidatuta. https://bilbohiria.com/docs2/2017/bereziak/171010_Aresti%20Xabier%20Kintana.mp3 Mailu […]

50 urte beteko ditu aurten Euskal Harria liburuak, eta, aitzakia horrekin, Gabriel Arestiren figura gizarteratzeko egun osoko jardunaldia antolatu du Euskaltzaindiak eta Gabriel Aresti elkarteak. Gaur goizeko 9:30etan hasi dira jardunaldiak Euskaltzaindiko areto nagusian. Bilboko plaza barrian. Bilbo Hiria irratia bertan izan da eta jardunaldien gaineko saio berezia egin du. […]

1

Gabriel Arestiren Euskal Harria poema bildumak 50 urte betetzen dituen honetan, jardunaldi berezia antolatu du Euskaltzaindiak Gabriel Aresti Kultura Elkartearekin batera. Honela, urriaren 11n idazle eta euskaltzain bilbotarra ondo-ondo ezagutu zuen jendea bilduko da Bilboko Plaza Barrian. Tartean, Xabier Kintana, Bernardo Atxaga, Arantxa Urretabizkaia, Oskorri taldeko kideak -sei pieza joko dituzte- […]