Gaurkoan hiru berri ekarri dizkigu Fakun Aznarez Resumen Latinoamericano aldizkariko kideak. Hasteko, Txilen lau familiak BPGren %80 dutela kontatu digu. Jarraitzeko, duela bi urte Bolivian Evo Morales presidentearen aurkako hilketa-saiakera aztertzen jarraitzen dute eta atzean, besteak beste, Espainiako PPri lotutako fundazio bat agertu da. Eta bukatzeko, Brasilgo presidente Dilma Rouseffek ez ditu momentuz Diktaduraren garaiko krimenak ikertuko, nahiz eta kanpainan kontrakoa esan.
Next Post
SOLAS GIROAN: Bertsolaritzaz
ol. Eka 17 , 2011
1920-06-20an Urepeleko artzaina sortu zen eta horren aitzakian burutu du gaurko programa Jabi lankideak. Xalbadorren inguruko kontuak, bere bizitza, bertsogintza, sinismenak, txapelketak… Artean, Xalbadorren zenbait bertso entzuteko aukera ere bada gaurko emanalditxoan: Kenediri jarritakoak, Mattinekin batera kantuan, 67ko Donostiako “txistualdia”… DESKARGATU HEMEN !!!!
Honekin lotuak
-
2013/03/12
IBAIZABAL: Aste Santuko Barnetegiak
-
2008/10/02
SOINUGELA: Bluesa egin zuten emakumeak
-
2008/07/17
IBAIZABAL: UEU 2 (Baiona)
-
2015/05/26
Bilbo Hiria Irratiak 18 urte
