Euskaltzaleen Topaguneko kudeatzaile den Iker Martinez de Lagosekin mintzatu gara gaurko magazinaren azken atalean. Han-hemengo euskaltzaleak biltzen dituen federazio moduko hau noiz sortu zen eta geroztik nolako bilakaera izan duen adierazi digu Ikerrek. Mapa birtual batean euskara elkarteak non kokatzen diren eta nolakoak diren azaldu du gero Topaguneko arduradunak. Era berean, orain arte lortu dituzten emaitzarik onenak eta geroari begira dituzten erronkak ere deskribatu dizkigu.
Uztailaren 1ean “Sukalki eguna, Mungiako zaporea” dokumentala estreinatuko da Mungian. “1964. urtean Mungiako lagun talde batek “Sukalki Eguna” lehiaketa gastronomikoa sortzen du, frankismoaren kontrol zorrotza saihestu eta herria jai-giroan batzeko asmoz.” Asier Abio dokumentalaren zuzendariarekin berba egin dugu. https://bilbohiria.com/docs2/2016/ibaizabal/160629_asier_abio_mungiko_sukalkia.mp3 Deskargatu hemen.