MUSIBLA: Jone, Audience, Carrie, Benjamin Biolay, …

Benjamin BiolayEuskal Herriko egileei dagokiela, gaurko saioan Jone Anoetako bakarlari gaztearekin egindako elkarrizketa txikia entzungo dugu. Mikel Urdangarinek Duna izeneko disko luzea argitaratu berri du. Bere azken lan hau ekarriko dugu gurera. Audience Gernikako taldea disko berrirako materiala prestatzen hasia dela eta, euren soinuak ere izango ditugu entzungai gaurko Musiblan. Atzerritik, besteak beste, Mexikotik datorren Carrie ezizena daraman Laura B. artistaren lana entzungo dugu. Nazioarteko giro alternatiboan leku bat egiten jakin duen musikaria dugu. Frantziatik Benjamin Biolay (argazkian), Nouvelle Chanson deituriko mugimenduko izarretako bat Dominique A.-rekin batera. Bestaldetik, Derhoof taldearen proposamen bitxia, eta eszentrikoa eta Standstillen kalitatezko hardcore ez-ortodoxoa.

Azken Musibla-ren irratsaioa deskargatzeko klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

GAUBASA: Baga Biga disketxetik Noizean Behin taldea.

az. Mar 8 , 2006
Aste honetako Gaubasan Gatikatik eta Mungiatik etorritako gonbidatuak izan ditugu. Hala da, metal doinuak jorratzen dituen Noizean behin taldearen partaideak izan dira gurean euren estraineko diskoa aurkezten. Gainera, esan beharra dago diskoa sortu berria den eta ideiaz beterik datorren Baga Biga disketxearen eskutik plazaratu dutela. Bi debutari batera, beraz. Ongi […]

Honekin lotuak