Bilbon bizi dugun errealitate linguistikoari erreparatuko diogu oraingoan. 350.000 biztanle dituen hiria da Bilbo, horietatik, 100.000 inguru euskaldunak, eta honek, asko edo gutxi, euskaldun gehien dituen eremu geografiko gisa kokatzen du Bilbo. Hala ere, eguneroko egoerek eta emozioek ez dute gezurrik esaten, Bilbo ez da hiri atsegin bat euskaldunontzako. Bilbon ezin da euskaraz bizi, ezin ditugu gure bizi proiektuetako gauza garrantzitsuenak, ez eta eguneroko garrantzi gutxieneko kontuak euskaraz egin. Testuinguru honetan sortu da GUKA mugimendua, urtebeteko ibilbidea egun du eta abenduaren 3an manifestazioa deitu zuen, euskararen egunean ezer ospatzeko ez dagoela aldarrikatuta. GUKAko Liher Barrantes batu zaigu saiora, euskararen egoeraz eta abenduaren 3ko mobilizazioaz mintzatzeko.
Deskargatu hemen.

