Duela egun gutxi Eusko Jaurlaritzak EAEko 2007ko Ingurumen adierazleen azterketaren berri eman du. Horretan Aire garbia, Uraren kalitatea, Energiaren kontsumoa, Mugikortasuna, Hondakinak murriztea eta beste adierazle batzuk ikertu ditu Jaurlaritzak. Baina, esaterako, berotegi efektua eragiten duten gasen isurketa neurtzerakoan, ez ditu emisio zuzenen datuak eman; edo Lurraren erabilera neurtzerakoan, iaz beste 273 hektarea galdu ziren, duela bi urteko datua azpimarratzen du. Arazorik handiena garraioa da eta horren barruan auto pribatua gero eta gehiago erabiltzen dugula. Hori eta gehiago kontatu digu gaurkoan Josu Larrinagak: Jaurlaritzako Ingurumen Sailak egoerari 6 edo 6´5 puntuazioa emango liokeela dioenean, Larrinagaren ustez ez dugu azterketa gainditu. Solasaldi hau deskargatu nahi baduzu, egin klik HEMEN.
Honekin lotuak
-
2013/05/31
INKESTA
-
2007/07/19
Tailerrak 2.0ko lagunekin solasean
-
2013/12/03
IBAIZABAL: Honduraseko Hauteskundeak