71 urte Giza Eskubideak aldarrikatzen

Hainbat aurrekari eduki dituen arren giza eskubideen aldarrikapenak, bilakaera motela izan du. Besteak beste, 1689an Iraultza Loriatsuaren ondorioz idatzitako Eskubideen Legea Ingalaterran, 1789an Frantziako iraultzak ekarri zituen aldaketa sakonetariko bat, Gizonaren eta Herritarren Eskubideen Adierazpena deritzona eta abar. Hortaz, Bigarren Mundu Gerrara jauzi eginaz, Nazien basakeriek argitxo utzi zuten, nazioarteko komunitateak adostu zuen Nazio Batuen Erakundearen Kartak ez zituela larregi zehazten defendatzeko helburu zituen eskubideak. Aitzitik, beharrezkoa zen Kartak aipatzen zituen giza eskubide horiek argitzea. Beraz, gerraren amaieratik hiru urtetara, 1948ko abenduaren 10ean Nazio Batuen Batzar Nagusiko kideek lur deritzon planeta honetako norbanako guztiei aitortuko zitzaizkien eskubideak batzeko dokumentu bat gauzatzea beharrezkoa ikusten zuten. 58 pertsona horietatik, 48 kidek alde bozkatu zuten eta geroztik mundu mailan ikur bilakatu den ituna daukagu.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

11 Ispilu: Shape of you (Ed Sheeran) #bertsioak

ar. Abe 10 , 2019
Gaurko saioan Rafa Ruedak Ed Sheeran abeslariaren Shape of you kantua izan du hizpide. XXIgarren mendean abiatutako gaztearen kontua aukeratu du. Edward Christopher Sheeran, Ed Sheeran izenaz ezagunagoa, britaniar kantautorea da. Bere abestiak gehienbat pop, rock, folk, hip hop, indie eta akustiko generoetakoak izaten dira. 2005. urtean hasi zen bere […]

Honekin lotuak