Aste honetako Soinugela emititzen zen egun berean Pettik Bilboko Kafe Antzokian kontzertua eman behar zuela eta, Pedro Elias Igartuak luze aztertu eta komentatu du artista beratarraren azken lana. Disko bikaina, haren ustez, hainbat estilo biltzen dituena eta Pettiren potentzialtasunaren eta errealitatearen isla dena. Pettiren ahots sendoaz eta gitarra jotzeko modu ederraz gain, diskoak agertzen duen musika aniztasuna goraipatu du Pedrok. Etxeko emaitzekin jarraituta, Gu eta Gutarrak ere izan ditugu aste honetan eta, horrezaz gain, Gaztelupeko Hotsak disketxerako Jimmy Bidaurretak, zenbait euskal musikariren kantuetatik abiaturik, prestatu duen moldaketa elektronikoa ezagutu dugu, oso duina dena eta dantza giroan murgiltzen gaituena. “Hotsak dantzan” du izena diskoak. Kanpokoen artean, hiru izen eta izar handi ekarri dizkigu Pedrok: Neil Young bere azken diskoarekin (Chrome Dreams), The Kings taldearen liderra izandako Ray Daviesen “Working Man´s Café eta Youssou N´Doursenegaldarraren azken lana, zinez ona dena: Give and Take. Saioa deskargatzeko, klikatu HEMEN.
Honekin lotuak
-
2012/05/30
ASTE HONETAN, ZER?
-
2008/10/29
SOLASALDIA: Algara konpartsa