SOLASALDIA: Arto transgenikoa / Erika

Artoa Frantziar estatuko auzitegi batek genetikoki eraldatutako arto mota bat legez kanpo utzi berri du. Aldez aurretik Iparraldean, Parisen eta frantziar estatuko beste toki batzuetan nekazariek argi utzi dute transgenikoen aurkako jarrera. Josu Larrinagaren ustez garrantzitsua da auzitegi horrek emandako epaia, eta bereziki arrazoiak aipatu behar dira: kutsadura, hazien geroa eta frogatuta ez dagoela elikagai horiek gure osasunean izan dezaketeen eragina. Frantziar estatuan jarraituz, beste auzitegi batek isuna jarri die Total multinazionalari eta beste enpresa bati, 1.999an Erika itsasontziak sortutako hondamendi ekologikoarengatik. Prestigek kaltetutakoek pozik hartu dute berria, baina “espainiar auzitegiak bigunago joko duela” pentsatzen dute. Solasaldia deskargatu nahi baduzu, klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Nerabeen sexualitatea

az. Urt 23 , 2008
Espainiar estatu mailan agertu berri den ikerketa baten arabera, nerabeek batez besteko 14 urterekin izaten dute lehen sarketa harremana. Maider Altuna eta Igor Eruzkin Biko arloko sexologoen ustez, horren atzean aztertu behar diren hainbat gauza daude. Hasteko, egun inoiz baino informazio gehiago dute nerabe eta gazteek sexualitatearen inguruan, baina gustoko […]

Honekin lotuak