…Bermioko portuan goxeko ordubidxetan, ez da besterik entzuten OST! Gaur egurre demonidxo! OST talde bermiotarrak bosgarren estudioko lana kaleratu berri du, “Bost” izenekoa; Bilboko Koba estudiotan grabatu dute, Iralan, JM Sampedro “Xanpe” teknikoaren laguntzaz. Kresal usaina ekarri dute Joni baterijole eta Iker gitarrajoleak; berba ta barre ibili gara musikaz ta euren azken lanaz… bitxikeria lez, OSTek Errobiren “Gure lekukotasuna” kantu klasikoaren bertsioa egin du! Altza bolumena!
arg: igorza76(kapi)