Administrazioak diru behar larrian dabiltza eta kontsumitzaileenganako presioa areagotu dute zerbitzuen prezioetan zein zergetan. Aurten, ederki igo dituzte argindar, butano, posta edo garraioen prezioak, Jose Luis Segura EKAko komunikazio arduradunak azaldu duenez. Euskal udal gehienek ere, igoera handien joera agertu dute eta Errenta Aitorpenean gauza bera gertatuko da. Bien bitartean, Pentsioak edo Gutxieneko Soldata oso gutxi igo dituzte.
Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.