SOINUGELA: Ehun urte beteko zituen Compay Segundok

Compay SegundoLehenbiziko orduan, ohi bezala, denetariko musikak izan ditugu Pedro Elias Igartuak gidatzen duen Soinugelan. Honako hauek, hain zuzen ere, Souad Massi (Aljeriako emakume kantaria), Petti (On), Buddy Holly (1956 Complete Recordins), Alan Tyler (So Far) eta musika andalusia lantzen duen Luis Delgado espainiarraren As-Sirr izeneko diskoa. Horren ostean, bigarren orduan saio berezi aparta prestatu digu Pedrok, bizirik iraun izan balu, aurten ehun urte beteko zituen Compay Segundo kubatarraren ibilbide musikal oparoa ezagutzera emateko asmoz. Saioa deskargatzeko, klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOLASALDIA: AHT eta Errepideak

al. Mar 3 , 2008
AHT saltzeko Eusko Jaurlaritzak abian jarri duen kanpainan tren horrek trafikoa arinduko duela behin eta berriro errepikatzen dute. Iñaki Barcenaren ustez, aipatutako hori ez da egia: alde batetik gero eta errepide gehiago egiten ari direla (Super Sur, Maltzaga-Urbina, Kadaguako eta Uribe Kostako korridoreak..); bestetik, Jaurlaritzak berak emandako datuen arabera AHTk […]

Honekin lotuak