SOINUGELA: Dizzy Gillespie, Izaro, Israel Vibration, Camper Van Beethoven, Christy Moore

Gaurko urrezko doinua Dizzy gillespiek egin zuen ospetsuenetakoa dugu, A night in Tunisia, big band ereduan 1956an grabatu zuen bertsioa, hain zuzen ere. Gero beste doinu handi bat entzun dugu, Gillespiek Kubako Chano Pozorekin batera egin zuen Manteca izenekoa.

Bilbon, duela urte batzuk Jamaikako Israel Vibration hirukoteak emanaldi ahaztezina eskaini zigun. Eurek 50eko hamarkadan irlan egon zen poliomielitis epidemiak harrapatu zituen umetan, eta gaixotasun horrek hartutako haurrentzako ospitale batean ezagutu zuten elkar. 1978an grabatu zuten euren lehendabiziko LPa. Kantu hauek entzun ditugu bertatik: The Same Song, Crisis eta Weap and Mourn.

Mallabiko kantaria da Izaro eta bigarren lana kalean du. 25 urteko abeslari honek hiru hizkuntzatan grabatu ditu kantuok Eason izeneko diskoan, batez ere euskaraz. Guk lau entzun ditugu: Er(h)ori, Zure ezpainen itsasoan, Neguprenoa eta Pick up.

Californiako Camper Van Beethoven, alt-rock talderik garrantzitsuenetakoa, 1990an desegin zen. 24 urte geroago, berriro elkartu ziren eta New Roman Times izan zen bigarren aldi horretako estreinako grabazioa. Diskorako asmatutako ukroniaren arabera, AEB gerran dauden bi estatutan banatu dira, hurrenez hurren, Texas eta Kalifornia buruak izanik. Gai horren inguruko 20 kantu egin zituzten. Entzun ditugunak: 51-7, That Gum You Like Is Back In Style eta Militia Song.

Azkenik, Irlandako Christy Moore izan dugu entzungai. Planxty taldean zegoenean grabatu zuen True Love Knows no Season eta The Well Below the Valley entzun ditugu, eta gero Moorek 2017an argitaratu duen On The Road diskotik kanta batzuk aukeratu ditugu, Irlandan egindako bira batean grabatutakoak: Delirium Tremens, Lisdoonvarna, Cliffs of Dooneen eta McIlhatton.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

ZIENTZIALARI: Origamia (Jose Ignacio Royo Prieto)

og. Api 5 , 2018
Origami japonierazko hitza dugu eta papera artazirik eta lekedarik gabe tolestuz denetariko irudiak sortzeko erabiltzen den artea izendatzen du. Hortaz, origamia eta papiroflexia sinonimoak dira. Itxuraz, denbora-pasa atsegina besterik ez dela lirudikeen arren, origamiak garrantzi handiko aplikazioak ditu hainbat esparrutan, hala nola medikuntzan, espazioko zientzietan eta teknologian. Hain zuzen ere, […]

Honekin lotuak