BERBAZ: Iban eta Mirenekin (UP-ART), sormena ospatzen

Guztiak gara sormentsuak eta bizitzako esparru ugaritan agertzen dugu izaera hori: kaleko elkarrizketa baten, sukaldatzen, dutxapean kantuan zein izerapean…

Sormena eta umorea, inprobisazioa, askatasuna, ez epaitzea,… elkarren lagun.

UP-ARTeko Miren eta Ibanegaz ordubete inguru BERBAZ. Blogari (eurek egindako argazki edo marrazkiak burura daotzkien ideia xelebreen osagarri) ekin zioten komunikazio alorreko produktora batean lankide zirela euren sortzeko beharrari erantzuteko eta handik jaio zen gero izen bereko enpresa ekimena. Aholkularitza, sormenaren didaktika, proiektu bereziak,… horrelakoak egiten  dituzte. ZAWPen dute euren txokoa Deustuko Erriberan (“Neberan”, zuzendu digute).

Bakoitzak arakatu beharrekoa: zertan doaitsu? zertan zoriontsu? zertan joatzu denbora haizean, konturatu barik? Eta horrexetan ekin!

Deialdia ere egin dute irratian zirela baliatuz: astelehenean (2011-X-17) 18:30etan Deustuko Erriberako euren egoitzan hasita, WIFIko ama birjinaren prozesiora!

Kantak:
Zergatik utzi kantatzeari? (Benito Lertxundi)
Olé Papá (Josele Santiago)

Erreferentziak:

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Artayorran baño,yantzan obetó!#100 !!!

og. Urr 13 , 2011
…100!! Bete ditugu ehun! Zorionak guri! Ibilbide hau ospatzeko jai galanta antolatu dugu irratian, hainbat  musikari eta arte munduko jendez; argazkian duzuenaren ondoreng0 ez hain argia duen Pello Txorrota bertsolari kantsagarria, esaterako;astrapala itzela irratiko karrajuan eta musikariek opari ederrak utzi dizkigute! Opari akustikoak! Zea Mays-ek “Negua joan da” jo digute […]

Honekin lotuak