IBAIZABAL: BERTON aldizkaria

bebona.jpgMahatserriko aldizkariaren 109. zenbakian, apirilari dagokion horretan, Jone Artola agertzen zaigu azalean: 7 Kaleetan jaioa eta aspalditik Begoñan bizi den emakume honek “presoen kondenak luzatzea krudelkeriarik handiena dela” esan du. Barruan, ohiko atalekin topatzen gara eta besteak beste honako hauek irakurri ahal ditugu: Gudariak Atxuritik borroka lekuetara (1.937) argazkia, Gabriel Aresti Institutuko talde bat Saharan egon dela, euskara Errepublika Zaharrean 1.820an, Santutxuko AHT Gelditu Elkarlaneko talde berria, Luna Llena Zurbaranbarriko 6 emakumek osatutako antzerki taldea, Egirletan eraiki nahi duten “Zerbitzuen hiria”, Santutxuko maiatzeko bertso saioak, Patxo Telleria eta Aitor Mazok ekainean grabatuko duten pelikula, etorkizuneko garraioari buruzko inkesta… Aipatutakoa eta gehiago kondatu digu Hektor Ortega Bertonen zuzendariak gaurkoan.

Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain:https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/solashektorberton080506.mp3

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IRRATIA.COM #115: txokolate apur bat zineman

az. Mai 7 , 2008
Zinemara joateko gogoa genuen aspaldion. Lantzean behin filmeren bat aipatzen dugu hemen, baina oraingoan lagun batek film luzea pantailaratu dutenez, beragana jo dugu. Aitzol Aramaiok Unai Elorriagaren SPrako tranbia zinemaratu du. Aitzolegaz, zinemaz, filmeaz, gauza askori buruz aritu gara. Zineman jarraitu dugu FANT jaialdia hastear dagoen honetan. Bilboko beste zinemaldi […]

Honekin lotuak